Itzuli

Abian da Iradokizun Hoberenari Saria. Bidali zurea!

Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Hoberenari VIII. Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu. Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.

Horien lanaren eta lankidetzaren bila gabiltza, zerbitzurik onena eskaintzen lagun diezaguten eta horien mutualitatea izaten jarrai dezagun.

Parte hartu

Gure web-orrian eta gure asistentzia-zentroetan inprimaki  sinple bat eskuratu dezakezue, iradokizuna eta egilearen datuak idazteko. Nahi izanez gero, formularioaren bitartez helarazi diezagukezu iradokizuna.

Iradokizunak 2019ko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2020ko urtarrilean kaleratuko da.
Irabazleak iPad Mini bat eskuratuko du.

Deskargatu kartela PDF formatuan

Mila esker hobetzen laguntzeagatik!

Lotutako berriak