Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Hoberenari IX. Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu. Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.
Horien lanaren eta lankidetzaren bila gabiltza, zerbitzurik onena eskaintzen lagun diezaguten eta horien mutualitatea izaten jarrai dezagun.
Parte hartu
Gure laguntza-zentroetan eskuragarri daude parte hartzeko txartelak.
Zure iradokizuna gure web-orriaren bidez ere bidal diezagukezu, inprimaki bat betez.
Aurten, berrikuntza gisa, postontzi bat dugu iradokizunak jasotzeko: sugerencias@mutualia.es
Iradokizunak 2020ko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eta finalisten zerrenda 2021eko urtarrilean argitaratuko da.
Irabazleak iPad Mini bat eskuratuko du.
Mila esker hobetzen laguntzeagatik!
