Itzuli

Abian da Laguntza Termal Irisgarrien Programa

Laguntza Termal Irisgarrien Programa / Programa Terapeutiko Lagundua abiatu du aurten ere Mutualiak. Prestazio Berezien Batzordeak sustatzen du eta laneko istripu edota gaixotasun batetik eratorrita, baliaezintasun handia edo ezintasun iraunkor handia aitortua duten pertsonei zein horien zaintzaileei dago zuzenduta.

Programaren xedea gaitasun fisikoa mantentzea da, ur termalek desgaitasunen tratamendurako dituzten onurak aprobetxatuz, baita osasunerako beste hainbat onura lortzeko ere. Halaber, giro lasaian, jarduera hau gizarteratze eta normalizaziorako prozesua ahalbidetzeko aprobetxatzen da, inguru irisgarrietan taldeko jarduerak eginez.

34 lagunek osatzen dute lehenengo taldea, eta joan den ostiralean hasita eta bihar arte Laguntza Termal Irisgarrien Programan hartuko du parte Andorrako Inuu-Caldea bainuetxean. Asteazkenean, berriz, taldeak Zaragoza bisitatuko du, irteerari itxiera emateko.

Bestalde, 36 pertsonek osatutako bigarren talde batek Programa Terapeutiko Lagunduari ekingo dio heldu den urrian. Nafarroako Ollo, Lezaun eta Aranguren herrietan kokatuta dauden landetxe inklusibo bitan eta ekinoterapia-zentro batetan garatuko dituzte ekintzak. Hala, Programa Terapeutiko Lagunduaren baitan Mutualiak animalien bitartez egindako terapia landuko du estreinakoz.

Lotutako berriak