Erretiro-pentsioaren oinarri arautzailea auto-kalkulatzeko zerbitzu berria, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan kotizazio-oinarriak eskuz sartuta.
Zerbitzu hau erabiltzeko, ez da aurrez identifikatu behar, eta kolektiboetan multzokatuta dauden profesionalei zuzenduta dago, esate baterako, kudeatzaile administratiboei eta lan-harremanetako gradudunei. “Zure Gizarte Segurantza” atarian erabilgarri dagoen Erretiro-simulatzailearen osagarri izateko asmoa du.
Programa soila da erabiltzeko: profesionalak erretiro-egunari buruzko datuak sartu behar ditu; aplikatu beharreko legedia aukeratu, eta, ondoren, bere kotizazio-oinarriei buruzko informazioa sartu beharko du. Programak kalkulu-aldia zehaztuko du, eta kotizazio-oinarriak gutxienekoaren eta gehienekoaren barruan dauden kontrolatuko du; kotizazio-oinarrien KPIaren eguneraketa egin ondoren, oinarri-arautzailea kalkulatuko du. Programak datuak sartzen laguntzeko baliabideak ditu, esate baterako, oinarriak errepika daitezke hautatutako tartearen edo ekitaldien arabera; etorkizunean aurreikusitako KPIaren arabera eguneratuz joango den oinarri bat; gehieneko edo gutxieneko oinarrien aukera, eta abar.
