
Azaroaren 14an, asteartea, Gasteizko Bereizmen Handiko Ospitalearen eraikinean jardunaldi interesgarria antolatu zen. Bertan, Sergi Riau Urbanok, Solutia GHSko zuzendariak, egun puri-purian dagoen absentismoari dagokionez, enpresen ikuspuntua aldatzeko giltzarriak aipatu zituen.
Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren azken azterketaren arabera, Laneko absentismoak gora egin du Espainian, eta % 4,8ko tasan dago, 2012. urteko maila berean. Horrek 5.993 milioiko kostu zuzena dakarkio Gizarte Segurantzari eta 5.065 milioiko kostua enpresei. Gainera, 62.000 milioiko aukera-kostua da, BPGd-aren % 6a, alegia.
Aurreko datuak ikusita, ez da harritzekoa, enpresek duten arduretariko bat egoera horri nola aurre egin izatea, okerragotu egin baitaiteke egungo joerak iraunez gero. Zenbaki hutsez gain, kasu hauetan enpresak gehien arduratzen dituen gaietako bat antolaketa-aldaketak egin behar izatea da, eta horrek zer kostu duen zeharkako kostuetan; besteak beste, zerbitzuaren edo produktuaren kalitatean, irudi korporatiboan, osasunean eta lan-giroan.
Arazo garrantzitsu hori gorabehera, gutxi dira absentismoa kudeatzeko planak egiten dituzten konpainiak, absentismo-maila handia eduki arren. Enpresa bakoitzak absentismo-maila bere sektoreko mailarekin alderatu beharko luke eta gainetik edo azpitik dagoen edo egon nahi duen lekuan dagoen ikusi. Kontrolatzeko plan bat, langileen sentsibilizazioa, komunikazio ona edo laneko kalitatea, horiek dira gakoak enpresako absentzien indizea murrizteko.
Jardunaldian, Sergi Riauk, eskarmentu handia duen absentismoan adituak, arazo horri aurre egiteko gakoak nabarmendu zituen:
«Absentismoaren hazkuntzari buruzko berriak jasotzen ari gara etengabe, baina enpresa gutxik dute absentismoa kudeatzeko planen bat».
«Absentismoa kudeatzea ez da fokua langilearengan jartzea, ez mutuari presio egitea langilearen jarraipena eta kontrola egin dezan, ezta langile absenteen ordezkoak kudeatzea ere».
Absentismoaren kudeaketa hori baino gehiago da:
- Kultura-aldaketa
- Absentzien Kudeaketa Plana
- Absentzien kudeaketan kontuan hartu behar diren funtsezko alderdiak
- Barne-komunikazioa
- Ezarri beharreko protokoloak eta neurriak
- Eta gehiago
Aurreko puntuei ekiteko funtsezko kontzeptuak nabarmendu ziren jardunaldian, honako hauek adibidez: Erabaki-balantza, absentziak ez normalizatzea, ez kriminalizatzea, patologia vs ezintasuna, besteak beste.
Laburbilduz, enpresako absentismoa aldatzeko, enpresa-kultura aldatu behar da. Absentzia inoiz ez da hartu behar gauza normala balitz bezala.
Prebentzio Saila
