Absentziak prebenitzea eta kudeatzea

MUTUALIA ON! Enpresa osasungarriaren eredua

Mutualia ON logoa

Beste ikuspegi bat proposatzen dugu absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko, aldaketa kultural batean oinarrituta. Ikuspegi horren bidez, arreta ez da soilik lanera joan ez den pertsonagan jartzen, eta langileekiko harremana eta komunikazioa hobetzeko eta lanera joatearen kultura lantzeko erakundeak zer egin dezakeen eta zer egin behar duen aztertzen du .

Zer eskaintzen du Mutualiak?:


✔ Absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko gida

Absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko gida”k absentziak kudeatzeko beste ikuspegi bat eskaintzen die enpresei, eta metodologia bat proposatzen du absentismoa, arazo gisa baino gehiago, jatorria kausa anitzetan (barne-kausak, kanpo-faktoreak…) duen ondorio gisa ikusten duena.

Kausak kudeatzeko paradigma aldatzea proposatzen die enpresei, eta, ondorioz, beren gerentzietatik erakunde osora zabaltzen den enpresa-kultura berria sortzen da.

Gidak nabarmentzen du oso baliotsua dela lanera etortzen direnak eta haien behar, arazo eta ezinegonak kudeatzea. Horretarako, tresna eta prozedura zehatzak ezartzen ditu, eta, haiek aplikatuta, absentziei euts dakieke, pertsonei erantzukizunez eta konpromisoz jokatzeko eskatuta, erakundean eragin txikiagoa izan dezaten.

Laguntza-tresnak eta -dokumentuak

Askotariko dokumentu-ereduak ditugu Absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko gidako metodologia ezartzen laguntzeko; besteak beste, “Absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko plana”. Plan horretan, gidako ideia guztiak bildu eta modu praktikoan jasotzen dira,eta enpresei metodologia osoa martxan jartzen laguntzen dien plan-eredu bat eskaintzen zaie.

Hauek egiten ditu planak: lantaldea zehaztu, enpresaren egungo egoeraren diagnostikoa egin, helburu eta adierazleak finkatu, jarduketa- eta komunikazio-programa prestatu, eta planaren segimendua egin.

Absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko planean, jarduketa-protokolo batzuk gehitu behar dira; protokolo horiek zehaztasunez finkatu behar dute nola jokatu behar duten pertsonek eta enpresak absentziaren bat bada. Behar bezala kudeatzen bada, errazago hautemango dira pertsonen beharrak, eta hobeto planifikatuko dira absentziak; “erabilera arduratsua”ren mezua ere zabalduko da.

Ereduaren oinarri diren protokolo nagusietarako ereduak ere baditugu:

Baja medikoen protokoloa

Baimenen protokoloa

Senitarteko baten heriotza gertatzen denerako protokoloa

Online ere badugu absentziak kudeatzeko tresna bat, zeinak absentziak kudeatzeko eta prebenitzeko metodologia ezartzea errazten baitu. Tresna horrekin, errazago ezartzen dira lotutako protokoloak, eta erabiltzaileek ere errazago kudeatzen dute kudeatu beharreko informazioa. Hala, bizkor txertatzen dira ekintza eta datu ustiagarriak, eta jarraipen eraginkorra egin dakieke haien emaitzei eta abian jarritako ekintzak ezartzeko aurrerapen-mailari.

Absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko plana, protokoloak edo absentziak kudeatzeko tresna interesatzen bazaizu, jarri harremanetan zure kudeatzailearekin; pozik emango dizu behar duzun guztia.

✔ Absentzien kudeaketari buruzko diagnostikoa

aurkezten dugun paradigma berriari dagokionez enpresa non dagoen eta zer alderdi aldatu edo hobetu ahal izango lituzkeen ikus daiteke.

Zure enpresa absentziak kudeatzeko modu berri horretarantz bideratuta dagoen ikusi nahi baduzu, erantzun galdera-sorta labur honi:

✔  Absentziak prebenitzeari eta kudeatzeari buruzko enpresen tailerrak eta topaketak

Urtero, tailerrak eta topaketak egiten ditugu enpresekin, gidako atal garrantzitsuenak garatzeko, enpresak praktikan jarri dituzten esperientzia praktikoak azaltzeko, bertaratuek ondo ezagut dezaten metodoa eta trebetasunak har ditzaten, gai izan daitezen metodoa beren enpresetan garatzeko eta aplikatzeko.

Hurrengo enpresa-tailer edo -topaketara joan nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

✔ Aholkularitza eta orientazio espezializatua

Enpresaren egoera balora dezake Mutualiak, eta lankidetza-plan bat zehaztu, enpresako absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko plan oso bat eta enpresaren neurrira egindako jarduketa eta protokolo espezifikoagoak ezar daitezen.

Enpresak pertsonei zuzenduta gauzatzen dituen jarduketak osatzeko, pertsonen osasuna eta ongizate emozionala zaintzearekin erlazionatutako beste eduki batzuk eskaintzen ditu Mutualia ON! enpresa-eredu osasungarriak:

✉ Jarduera hauetakoren batean parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin honen bidez.

Tresnak

Mutualia On eredua martxan jarri nahi baduzu, eskura jartzen ditugun tresnak kontsulta ditzakezu: enpresako absentziak kudeatzeko kanpaina, egindako tailer eta topaketei buruzko informazioa, artikuluak, dokumentuak, bideoak eta abar.