Mutualiak prebentzioaren arloko jarduera dibulgatibo berri bati ekin dio, harekin elkartutako enpresei zuzendua: adin simulagailua.
Biztanleria aktiboa zahartu egiten da aldaketa demografikoen eta bilakaera sozioekonomikoaren ondorioz. 2030erako espero da 55 eta 64 arteko pertsona langileak biztanleria aktibo osoaren gutxienez % 30 izatea herrialde askotan.
Lanaren esparrua egokitu egin behar da adin handiko langileen eta nahaste muskuloeskeletikoak nozitzen dituzten langileen gaitasunen aldaketetara. Baina nola kontzientziatu aldaketa horretaz enpresariak, langileak, erdi-mailako arduradunak?
Adin simulagailua tresna indartsua da aldaketa horretaz sentsibilizatzeko eta aldaketa konduktuala praktikara modu eraginkor eta efizientean eramateko.
Adin simulagailua 90eko hamarkadan sortu zen, erabiltzaileei egokitutako produktuak egiteko (adin handiko pertsonak edo gaitasun mugatuak dituztenak).
Hainbat modulu dituen ekipo bat da, eta hura jarrita duenari mugimendu mugatuak, giharren indar-galera, mina, entzumenaren gutxitzea, ikusmen mugatua… esperimentatzeko aukera ematen dio.
Modulartasun horrek dinamikak enpresaren errealitatera eta lanpostuen berezitasunetara eta haiei lotutako Nahaste Muskuloeskeletikoetara (NME) egokitzeko aukera ematen du, eta jokabide aldaketak gertatzen dira enpresetako langilerik adinduenenganako eta NME dutenenganako.
Ez du adin baldintza jakin bat simulatzen. Subjektuaren adinean eta kondizioan oinarrituta, 30etik 40 urtera bitarteko adin igoera bati dagokion egoera simulatzen da.
Duela urte batzuk, Würzburgeko Julius Maximilians Unibertsitateak adin simulazioak medikuntza ikasleen prestakuntzan zuen eraginkortasuna aztertu zuen.
Ikasleek praktika batzuk egin zituzten adin simulagailuarekin. Parte-hartzaileei ondoren egindako inkestak honako emaitza hau eman zuen: “zahartzaroan bizitza ondo ulertzeko gai izateko, adin handiko pertsonen egoeran jartzeko edo adin handia duen pertsona baten egoera fisikoa ulertzeko trebetasunaren hobekuntza praktiken ondoren: parte-hartzaileen % 83-95”.
Honako hauek dira simulagailuaren modulu batzuk eta haien mugak:

- Betaurreko bereziak: kolorearen pertzepzioaren aldaketa, lausotasun pikorduna, argiaren ondorioz itsutzearekiko sentiberatasuna, ikuseremuaren murrizketa.
- Belarri-babesak: frekuentzia handiko gorreria.
- Lepokoa: buruaren mugikortasunaren murrizketa.
- Txaleko pisuduna: bizkarrezurraren kurbadura, pelbisaren kulunka, ahuldadea posturan, mugikortasunaren murrizketa, indar-galera, ahalegin fisiko handiagoa.
- Ukondo-babesak eta belaun-babesak: mugikortasunaren murrizketa.
- Eskumuturreko pisudunak: indar-galera, koordinazioaren aldaketa.
- Eskularru bereziak: eskuen mugikortasunaren murrizketa, heltzeko gaitasuna gutxitzea, ukimen-sentsazioaren murrizketa.
- Orkatilako pisudunak: indar-galera, koordinazioaren aldaketa, ibilera ezegonkorra oinak arrastaka eramanez.
- Bizkarreko minen simulagailuak ez du inongo min errealik eragiten, simulatu baino ez du egiten estimulu arin baten bidez.
Haien erabileran eta aplikazioetan interesa duten elkartutako enpresa guztientzat, maileguan eskaintzen dugun ekipo bat dauka Mutualiak. Haren erabilerari buruzko aholkularitza izango du lagungarri, modu pertsonalean egina eta enpresaren zein haren langileen ezaugarrietara egokitua.
