Itzuli

Aernnova eta Polymat, 8. Mutualia Sarien irabazleak

Mutualiak “Aernnova zaindu” proiektuagatik eman dio Aernnova enpresari laneko arriskuen prebentzioaren arloko Berrikuntza saria, eta Polymat-i eman dio Berdintasun saria, “Polimeroen arloko emakume zientzialarientzako EMAKIKER beka” proiektuagatik.

  • Osalanek antolatu duen Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarraren baitan egin da banaketa-ekitaldia.
  • Mutualiak CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALANen laguntzarekin antolatzen dituen sarien VIII. edizioa da.

Irekiera-ekitaldian, Mutualiaren presidente Urtsa Erraztik zera adierazi du: “Segurtasuna eta lan-esparruko genero berdintasuna izan behar dira bidezko edozein gizarte aurreraturen ezaugarriak”. Ekitaldian, OSALANen zuzendari Alberto Alonso egon da, eta itxiera-ekitaldia Lan eta Justizia sailburu Maria Jesús San Joséren eskutik egin da. Azken honek enpresak animatu ditu “pertsonen segurtasunaren eta berdintasunaren alde lan egin dezaten”.

Enpresa finalista guztiek euren proiektuak zuzenean erakusteko aukera izan dute ekitaldian. Bertan egon den publikoaren botoen eta kategoria bakoitzerako eratu diren epaimahaien deliberazioen bitartez hautatu dira irabazleak.

Aurkeztutako proiektuen kalitatea dela-eta, enpresa finalista guztiei accesit bana eman zaie. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko berrikuntzaren kategorian enpresa hauek jaso dute accesita: Bilboko Udala, Somorrostro Formakuntza Zentroa, GAIA, IMQ Prebentzioa, JEZ Sistemas Ferroviarios, Mercedes-Benz Espainia eta Metro Bilbao. Berdintasunaren kategorian, aldiz, beste hauek: Unilever Foods Industrial eta Eusko Trenbideak.

 

Lotutako berriak