Mutualiak 2016rako eskaintza zabaldu du, iaz lortutako arrakasta dela-eta.
Mutualiak 2016ko Ahotsaren Eskolan izen-emateko epea ireki du. Urtean gutxienez hiru deialdi egingo dira probintziako, eta prestakuntzarako ordutegi-eskaintza zabalduko da.
Ahotsaren Eskola ahotsa lanabes moduan erabiltzen duten pertsonei (besteak beste, irakasleak, abeslariak, aktoreak, teleoperatzaileak eta esatariak) zuzenduta dago, beren ahotsaren zaintzan hobetzeko eta geroko disfoniak saihesteko.
Alfonso Muñoz Etxebarria jauna logopeda izango da tailerrak zuzentzeko eta emateko arduraduna, eta hiru saio egingo dira horietako bakoitzean. Nagusiki era praktikoan ikasiko dute ahots-teknika egokia erabiltzen. Taldeak oso murritzak izango dira.
Mintegiak doakoak dira, eta ez diete kostu osagarririk eragingo enpresa kidetuei eta joaten diren langileei.
Lehen deialdia eskaintzen da oraingoan, baina deialdi gehiago egingo dira:
• VITORIA-GASTEIZEN: Otsailaren 16an eta 23an eta martxoaren 1ean, 09:30etik 11:30era
• BILBON: Otsailaren 17an eta 24an eta martxoaren 2an, 09:30etik 11:30era
• DONOSTIAN: Otsailaren 18an eta 25ean eta martxoaren 3an, 09:30etik 11:30era
Lekua gordetzeko beharrezkoa izango da izen-emateko orria beteta bidaltzea helbide honetara: prevencion@mutualia.es