sentencia
Itzuli

Mutualex epaia 2025ko Abendua

AUZITEGI GORENAREN EPAIA – LAN-ARLOKO SALA – 857/2025 ZENBAKIA, (5529/2023 ERREK.), 2025EKO URRIAREN 1EKOA 

mazoa

Epai honek alarguntza-pentsioa eskuratzeko kasu bat aztertzen du, more uxorio bizikidetzaren kasuan –hau da, izatezko bikote bat osatzen duten bi pertsonaren arteko bizikidetza egonkorra dagoenean–, ezkontzaren antzekoa izanik, baina lotura juridiko baten medioz euren esteka formalizatu gabe. 

Planteatzen den arazoa zera da, ea alarguntasun-pentsiorako eskubidea izan lezakeen, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 221. artikuluari jarraikiz betiere, hogei urtetik gorako bizikide more uxorio batek, izatezko bikote gisa euren harremana ezein erregistro publikotan inskribatu ez zutela kontuan izanik, kasu batean, non COVID-19aren ondoriozko alarma-egoera aitortu baino hiru egun lehenago erregistro zibilaren baimena lortu zuen notarioaren aurrean ezkontzeko, baina ezkontza hori ezin izan baitzen gauzatu aitorpen haren ondoriozko konfinamendu-neurriengatik eta kausatzailea 2020ko maiatzaren 30ean hil baitzen. 

Salak zera ohartarazten duerabateko salbuespenez bada ere, inguruabar bereziak kontuan hartuta, legez eskatutako baldintza betetzat jo daitekeela, Salak behin eta berriz adierazi duenez, ezkontza-loturarik ezean, izatezko bikoteen administrazio-erregistroan inskribatzea edo egoera hori eskritura publiko bidez formalizatzea izaera eratzaileko arau-betekizun bat da alarguntza-pentsioa eskuratzeko, baina, adierazten duenez, Salak inoiz aztertu gabeko kasu bat da aztergai duguna. 

Erakunde kudeatzaileak auzi-jartzailearen uziak ezetsi dituenez, epaitegiak baloratu egiten du administrazio-ebazpena, eta Salak baiesten du bizirik geratzen de interesdunaren errekurtsoa. Organo kudeatzaileak kasazio-errekurtsoa jarri du doktrina bateratzeko. 

Egiaztatuta dago auzi-jartzaileak ezkontzaren antzeko lotura izan zuela 20 urtez baino gehiagoz, erroldaren eta kontu korronte komunaren, medikuarenganako bisiten, testamentuan elkarrekiko jaraunsle unibertsal gisa ezarrita egotearen, eta, bereziki, «ezkontzaren antzeko afektibitate-harremanean» oinarrituta. 

Errekurritutako epaiaren arabera, Gizarte Segurantzaren arauen interpretazio malgua eta finalista –araua aplikatu behar deneko garaiaren errealitate sozialari jarraikitzen diona (Kode Zibilaren 3.1 artikulua)– egin behar da, honako hauek kontuan izanik alarguntza-pentsioa aitortzeko: a) bizikidetzaren iraupena, b) Erregistro Zibil Bakarraren autoa, eta c) ezkontza azkenean ez zela gauzatu ez aldez aurretik Erregistroaren baimena lortu baina ezkontideek ez zutelako ezkondu nahi izan, berebiziko garrantzia duen inguruabar batengatik baizik: alarma-egoera eta konfinamendua. 

Erakunde kudeatzaileak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 221.2 artikulua urratzen duela salatu du, jurisprudentziari dagokionez. 

Errekurtsoa ezestea eragiten duten konbikzioagatiko arrazoiak: 

– Ez dago inolaz ere jasota ezkontza-izapideak hasi aurretik gaixorik zegoenik. Bikoteko kideek elkarrekin ezkondu nahi zuten, eta ezkontza zibikoko espedientea abiarazi zuten Erregistro Zibilarekin horretarako. 

– Zalantzarik ez dago, halaber, notarioaren aurrean ezin izan zela ezkontzarik gauzatu, ez ezkongaiek borondatez hala erabaki zutelako, ezta borondatez atzeratu zutelako ere; eragozpena aparteko eta beren borondatetik kanpoko gertaera baten ondorioz gertatu zen, aztergai dugun kasuan, Covid-19aren ondoriozko pandemiaren agerpena. 

– Egoera ezin zen aurreikusi espediente judiziala ezkontzeko hasi zutenean, eta notarioaren aurrean bertaratzeko eta ezkontza berresteko izapidea baino ez zitzaion falta. 

Hauxe ondorioztatzen du: Pandemiak izandako ondorio eta inguruabarren eta alarma-egoeraren aitorpenak eragindako ondorio eta inguruabarren eta aurreikusitako ezkontza ez ospatzearen arteko kausazko erlazioak, aurreikusezintasunak, saihestezintasunak eta ezintasunak, ezinbestean, arauaren interpretazio finalista bat aplikatuz betiere, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 221.2 artikuluak eskatutako betekizun formala betetzat jotzera eramaten dute, alderdien borondatetik kanpoko ezein egitate kaltegarrik ezin baitie eragin, besterik gabe, efektu kaltegarririk interesdunei. 

María Urizar Pérez 


Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua      

Lotutako berriak