Gai hori ardatz hartuta ospatuko da Gorren 2023ko Nazioarteko Astea, WFDk (Word Federation of the Deaf – Gorren Munduko Federazioa) sustatuta. Gorren eskubideak bermatzeko eta defendatzeko lan egiten du erakunde horrek, hiru ildo estrategiko hauen bidez:
- Norberaren hizkuntzak eta zeinu-kulturak aitortzea eta errespetatzea.
- Erakundeak eta jarduerak mantentzea
- Bizitzako arlo guztietan eskubideak lortzea, aukera-berdintasuna eta irisgarritasuna barne.
Mutualiak ere bat egingo du Astearekin eta irailaren 23an urtero ospatzen den Zeinu-hizkuntzen Nazioarteko Egunarekin.
Mutualiak urteak daramatza gor guztien eta zeinu-hizkuntzaren beste erabiltzaile batzuen hizkuntza-identitatea eta kultura-aniztasuna babesten, osasun-laguntza pertsonalizatuz eta humanizazio-proiektuaren bidez. Zeinuka taldea sortu zenetik, Mutualiak zenbait tresna eraginkor jarri ditu osasun-profesionalen eskura profesionalen eta entzumen-urritasuna duten pazienteen arteko komunikazio egokia ziurtatzeko. Hala, Agenda 2030 betetzen lagundu du (GJH3, osasuna eta ongizatea; GJH10, desberdintasunak murriztea; GJH17, helburuak lortzeko aliantza), eta asistentziaren kalitatearekiko eta pazienteen segurtasunarekiko konpromisoa sendotu.
Mutualiak bat egin du Euskalgorrak eta Bizkaiko beste gorren elkarte batzuen deialdiarekin. Irailaren 30ean izango da, Bilbon, egun hori ospatzeko.
