Itzuli

Aldi baterako ezintasunaren parteen aldaketa lineako modalitatean

Ekainaren 15eko ESS/1187/2015 Aginduak, lehenengo hirurehun eta hirurogeita bost egunen barruan, aldi baterako ezintasun-prozesuen zenbait kudeaketa- eta kontrol-aspektu arautzen dituen 625/2014 Errege Dekretua garatzen duenak, aldi baterako ezintasun-prozesuen bajako parte medikoen, egiaztapenen eta alten jaulkitzeen edukia eta periodikotasuna aldatu du.

Aipatutako araudi berria betetzeak eskatzen du RED sistemaren bidez igorri izan diren datuen edukia aldatzea. Iragan otsailean bidalketa-sorten bidez igorri behar diren datuak eguneratu ziren; orain ABEen berri emateko lineako RED sistema aukeratzen denean bidaltzen diren gatuak eguneratu behar ditugu.

Hori dela eta, erantsita ematen dizuegu Erabiltzailearen eskuliburu berria aldi baterako ezintasunaren parteak linean kudeatzeko. Helburua da aldi baterako ezintasunen parte medikoen eredu berrien transmisioa erraztea, Osasun Zerbitzu Publikoa langileei, enpresan aurkezteko, aipatutako araudiak onartutako parteen eredu berriak ematen hasten zaien unetik.

 Gidaliburua PDF formatuan

Lotutako berriak