Ezintasunak baloratzeko taldeak
Ezintasunak baloratzeko taldeen esku-hartzea desagertu egin dira 365 egun baino gehiagoko eta 545 egun baino gutxiagoko ABE-prozesuetale jarduketetatik.
Nor arduratuko da orain funtzio horretaz?
GSINko Ikuskaritza Medikoaren esku daude eskumen hauek: sendatu edo hobetzeagatiko alta medikoa ematea, GSINren azterketa medikora arrazoirik gabe ez agertzeagatiko alta medikoa ematea, ezintasun iraunkorreko proposamena duen alta medikoa ematea, alta medikoaren ondorengo 180 egunetan patologia beragatik edo antzekoagatik baja medikoak ematea, eta langileak alta medikoa/sendaketa dela-eta edo GSINen azterketa medikora arrazoirik gabe ez agertzeagatiko alta dela-eta aurkeztutako desadostasuna baloratzea.
Nola helaraziko da informazio hori?
Enpresek gaur egun jasotzen ari diren modu berean jasoko dute jakinarazpena, hau da, SILTRA bidez edo dagokion postontziaren bidez —Autorizaciones RED Directo baimenen kasuan—.
Luzapena automatikoa izango da alta medikorik ez badago 365 eguneko epea agortutakoan, eta horrek esan nahiko du langilea luzapen-egoeran dagoela. (Enpresak ez badu alta medikoaren jakinarazpenik jaso, joko du langilearen ABE egoera luzatu egin dela.)
Aldaketak ordainketa eskuordetuan
365 egun baino gehiagoko ABE-prozesuetan ABE-prestazioa (ordainketa eskuordetua) ordaintzeko nahitaezko lankidetzari dagokionez, honako egoera hauetara arte mantenduko da:
- Sendatzeagatiko/hobetzeagatiko/azterketa medikoetara arrazoirik gabe ez agertzeagatiko alta medikoa jakinaraztea.
- Alta medikoa eman den hileko azken eguna, ezintasun iraunkorraren proposamena egin denean.
- ABEaren 545 eguneko gehieneko epea igarotzea.
- Alta medikoarekiko desadostasunaren ebazpenak ondorioak izan arte.
Enpresek zer jakinarazpen jasoko dute?
Alta medikoa sendatzeagatik/hobetzeagatik/azterketa medikoetara arrazoirik gabe ez agertzeagatik izanez gero, enpresek bi jakinarazpen jasoko dituzte:
- Lehenengo jakinarazpen batean, jakinaraziko da alta medikoa eman dela, eta bertan adieraziko da langileak ebazpena jasotzen duen unean izango dituela ondorioak. Ordura arte, prestazioaren ordainketako lankidetza mantendu egingo da.
- Bigarren jakinarazpen batean, alta medikoaren ondorioen dataren berri emango da.
