Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak prozedura bat abiarazi du amiantoaren eraginpean egon diren pertsonek konpentsazio ekonomikoa eskatu ahal izan dezaten. Material horren eraginpean egon direnek pairatutako osasun-kalteak errekonozitzea eta, ahal den neurrian, konpontzea da laguntzen xedea.
Joan den irailaren 18az geroztik, amiantoaren biktimek konpentsazio-funtsean aurreikusitako dirulaguntzak eskuratzeko behar den ziurtagiriaren eskaera izapidetu dezakete. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aginduak amiantoaren eraginpean egotearen ondoriozko patologiak egiaztatzeko prozedura zehazten du. Gainera, kaltetutako pertsonei dagozkien konpentsazio ekonomikoak eskuratzeko aukera ematen die. Hona eskaerak aurkezteko moduak: modu elektronikoa, euskadi.eus atariaren bidez, eta aurrez aurre, Zuzeneanen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzetan. Eskaerarekin batera, ekainaren 17ko 483/2025 Errege Dekretuan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu behar da. Izapidetze-prozedurak hiru hilabeteko gehieneko epea du eskaera erregistratzen denetik kontatzen hasita.
Informazio gehiago GSINen webgunean.

