Itzuli

Apirilak 28, laneko segurtasuna eta osasuna ospatzeko egun bat, eta haren alde egiteko 365 egun.

Laneko Arriskuen Prebentzioa egun bateko gauza ez dela gogoan izateko, aitzitik, eguneroko lanean kontuan izatekoa dela gogoratzeko, Mutualiak ospakizuna 2018ko apirilaren 28ra arte luzatu nahi du. Bi astez behin; astelehenetan; webgunearen eta sare sozialen bitartez, «Prebentziozko Begiradak» argazki-erakusketako mezu bat eta argazki bat helaraziko dugu.  Horrela, guztiontzat seguruak eta osasungarriak diren lanak izateko helburu horretan guztion esku-hartzeak duen garrantziari buruz kontzientziatuko duten mezuak bidaltzen eta zabaltzen saiatuko gara.

Hona hemen lehen mezua:

365 egun laneko segurtasunaren eta osasunaren alde egiteko.

Guztiok onik irits gaitezela egunero etxera.

Zure lanean, EZER EZ da ZU seguru egotea eta ZU osasuntsu egotea baino garrantzitsuagoa.

Garbi izan.

Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) Europako datuetan oinarrituta, laneko gaixotasunen intzidentzia horien eraginpean dauden 1.000 pertsonatik 2,5 eta 5,4 bitartekoa da, aztertutako jarduera-adarraren arabera. Horrek esan nahi du minbizi guztiek baino intzidentzia handiagoa daukatela eta gaixotasun koronarioen intzidentziatik oso gertu daudela.

Miguel Ángel Márquez González Inspección Interior/ Barneko ikuskaritza.

Lotutako berriak