
Gihar eta hezurretako zenbait arrisku dituztela adierazi duten zentroen %85ek prebentziozko neurriak dituztela diote, hala nola, pisuak jasotzeko eta mugitzeko ekipamendua; mugimendu errepikakorrak edo gainkarga fisikoa murrizteko txandaketa sistema; jarrera deseroso edo estatikoak dituztenei etenaldi ugari egiteko aukera eskaintzea, edo beharrezko ekipamendu ergonomikoa erraztea.
Arrisku psikosozialei dagokienez, berriz, zentroetako %23k adierazi dute ez dutela informaziorik edo tresnarik horiei aurre egiteko. Hiru alorretan agertzen dira, batez ere, arazoak: sexu-diskriminazioa (%42), langileak bere lanean duen eragin eza (%25) eta lanaldi luzeak edo ordutegi irregulak (% 21).
