Itzuli

Ascensores Muguerza

Nola eta noiz sortu zen enpresa?

Ascensores Muguerza enpresak Errenterian hasi zuen bere ibilbidea, 1922an. Sortzaileak igogailuen sektorean trebatu ziren; hala, Zumaian itsasoko jarduerari utzi eta Suitza aldera joan ziren, bertako igogailu-enpresa batera lanera. Ezaguera jaso ostean, Donostian Muguerza Igogailuak enpresa sortzea erabaki zuten, Groseko Zabaleta kaleko tailer batean. XX. mendeko lehen urteetako igogailuak eraikin bereziek bakarrik zituzten luxuzko artikuluakziren. Kabinen diseinuan ohikoak ziren kaoba-zura eta artisautza. Egun, diseinu pertsonalizatuek Muguerzaren balio bereizle izaten jarraitzen dute, teknologia, materialak eta diseinuak eguneratuta.

Nola lortu zuen familia-enpresa batek urteetan zehar egokituz joatea eta lehiakor izaten jarraitzea?

Ia 100 urteko jardueran zehar, enpresa zenbaitetan berrasmatu behar izan dute, eta egun, laugarren belaunaldiak zuzentzen duen enpresa aldaketa sakonak ari da egiten. Kudeaketa-ereduari dagozkion aldaketak dira, eta elkarrekiko errespetua, konfiantza, komunikazioa, moldagarritasuna, bezeroarekiko zerbitzuan jarrera, emaitzari begira egotea eta talde guztiak konpainian parte-hartzean oinarritzen dira. Hala, enpresa-kultura berria izenekoarekin bat eginez, trebakuntza-ekintzak eta aldizkako bilerak diseinatu eta abian jarri dituzte, hala nola enpresaren emaitzen araberako ordainsari-sistema aldakor bat. Horri esker, langile guztiak enpresaren proiektuetan inplikatuago egotea lortu dute. Horretarako enpresako langileekin zenbait baldintza adostu dituzte, konfiantza eta errentagarritasunaren bidez, enpresa etorkizunean jasangarria izan dadin. Proiektu komun sendo eta jasangarri bat izan da emaitza: enpresak irabazten badu, denok irabaziko dugu.

Zein produktu eta zerbitzu eskaintzen dute?

Igotzean espezialista izatea. Igogailuen instalazioan eta mantentze-lanetan zerbitzurik aurreratuena eskaintzea. Asmo horrekin sortu zen Ascensores Muguerza 1922an. Eta horrela jarraitzen dugu izaten egun. Urteetan zehar, ondoz ondoko belaunaldiek gure enpresa jaso dute, hobekuntza garrantzitsuak eginez, gure eskaintza munduko merkatuko onenarekin indartuz, geure diseinuen sormena alde batera utzi gabe. Gure filosofiak merkatuari begira adi mantentzen gaitu, baina, batez ere, egunero eta bezeroekiko hurbilago jartzen gaitu.

Ikertzen, berritzen Teknologia aurreratuenak sartuz eta gure bezeroen neurriko irtenbideak aplikatuz, gure gama osatua da: lekurik gutxien hartzeko pentsatutako igogailuak, industriarako karga-jasogailuak, plataformak, eskailera mugikorrak eta elektrizitate-kontsumoan % 35 aurreztea lortzen duten igogailu bereziak.

Etengabeko hobekuntzarekin eta teknologia aurreratuenaren ezagutzarekin konprometituta egoteaz gain, Ascensores Muguerza enpresaren beste balio bereizle bat haren Mantentze Zerbitzuari dagokio. AENOR etxearen bikaintasun-ziurtagiria du, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan erantzuteko behar duen denborari dagokionez.

Horretarako, 60 baino pertsona gehiagoko lantaldea dute. Haien jardueraren oinarria arreta pertsonalizatua, proiektuen kudeaketa integrala eta giltza eskurako entrega dira.

Sustatzen duten balioetako bat alderdi emozionala da. Portaera emozionalarekin lotutako ekimen bat sortu da, hurbiltasun eta konfiantza handiagoa lortzeko. Zertan datza?

2009an, enpresak erabaki zuen gero eta zorrotzagoa den merkatu batean lehiatzeko, talde sendoago eta bateratuago bat sortu beharra zegoela. Aldaketa gatazkatik akordiora igarotzeko aukera gisa hartzen dute, mesfidantzatik konfiantzara, inkomunikaziotik komunikaziora. Elkarrizketen kalitatea hobetzea, malgutasuna aukera gisa ikustea, parte-hartzea eta konpromisoa handitzea.

Norabide horretan egindako lanak  emaitza bikainak ekarri dizkio enpresari: hurbilago egotea, gehiago eta hobeto komunikatzea, guztiok elkarri entzutea, balioak partekatzea, talde-kohesio handiagoa, konpromiso handiagoa eta emozioen kudeaketa hobea gatazkei aurre egiteko. Azken finean, konfiantzan oinarrituta eraikitzea, enpresaren lehiakortasuna erraztuko duen konpromiso partekatu bat bilatzeko.

Adegik Enpresa Kultura Berriaren 2016ko Saria eman die. Zer esan nahi du aitorpen horrek?

Asko eskertzen diogu ADEGIri gure lana errekonozitu izana; ez sariagatik bakarrik, baita aldaketa-prozesu osoan eskaini digun laguntza guztiagatik ere. Gainera, gure lanaren aitorpen horrek berretsi du 2009an hasi genuen ibilbide hura beharrezko apustua zela: enpresak iraun dezan, egungo merkatuan beharrezkoa da ibilbide hori erakundeko pertsona guztien ekarpen ezinbestekoarekin egitea, baita haiek emaitzetan parte hartzea ere.

Nola ikusten du etorkizuna Ascensores Muguerzak?

Ascensores Muguerzaren etorkizunerako beharrezkoa da bertan lan egiten dugun pertsona guztiok ulertzea, gero eta zorrotzagoa den merkatu batean lehiatzeko, elkarrekin jardun behar dugula, lasterketa bera egitea erabaki behar dugula. Talde konprometitua eta askotarikoa gara, eta proiektu sendo batean, denboran zehar iraungo duen proiektu batean sinesten dugu.

Lotutako berriak