Itzuli

AZAROAK 25

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izendatu zuten Mirabal ahizpak, Patria, Minerva eta Maria Teresa, ‘Tximeletak’ , oroitzeko. Bortizki hil zituzten 1960ko azaroaren 25ean, demokraziaren aldeko borrokan egindako jardueragatik eta Rafael Leónidas Trujilloren kontra, Dominikar Errepublikako diktadorea 1930 eta 1961 bitartean. 1999an, NBEk Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izendatu zuen bere ohoretan.

Euskadin 2020ko urtarriletik irailera, 3.253 emakume izan dira genero-indarkeriaren biktimak, % 4,10eko murrizketa, 2019ko epe bereko zifrekiko. Hasiera batean pentsa daiteke badugula datu positibo bat Covid-19 pandemiak suntsitutako urte honetan… baina, hala da? Hori ez dago argi, birus honek sortzen dituen zalantza eta arriskuetako bat BELDURREZKO egoera gehiago izatea da, eta EZ SALATZEA erasotzailearekin bizi den bitartean. Horrez gain, ez dira lagungarria ere izan konfinamendu-denboran izan diren gizarte kontrol zorrotzagoa eta bizilagunen hurbiltasun handiagoa, Emakundeko iturrien arabera.

Ez izan zalantzarik; genero-indarkeria gaitz bat da, eta ezin diogu aurre egin guztion inplikaziorik gabe. Eguneroko bizitzan eta inguruan sortzen dugunaren eragile nagusiak gara.

Entzun dadila zure ahotsa eta egin oihu: GENERO-INDARKERIAREN AURKA ZERO TOLERANTZIA!

Lotutako berriak