riesgo climatico
Itzuli

“Baimen klimatikoen” Errege Dekretua  

Duela gutxi, 8/2024 Errege Lege Dekretua argitaratu da, zeinak klima-aldaketarekin eta hondamendiekin lotutako lan-arloko eta arriskuen prebentzioko arau-aldaketak jasotzen baititu. 

Errege Dekretuaren gakoak: 

  • Langileek gehienez lau eguneko baimen ordaindua izango dute, lanpostura iritsi ezin direnean. 
  • Epe hori luzatu behar bada, enpresek ezinbesteko ABEEa eskatu ahal izango dute. 
  • Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak 12 hilabeteko epean errege-dekretu bat egingo du, klima-aldaketaren ondorioen aurrean langileek dituzten lan-arriskuen prebentzioa jorratzeko. 
  • Horrez gain, ezartzen du jarduteko protokolo bat sartu behar dela hitzarmenetan, hondamendiei eta fenomeno meteorologiko kaltegarrietan jardutearen inguruko arriskuak prebenitzeko neurri espezifikoak jasotzen dituena. 
  • Hemendik aurrera, langileen legezko ordezkariek beste eskubide bat izango dute; hain zuzen ere, hondamendien eta bestelako fenomeno meteorologikoen alertak aktibatzean aurreikusitako jarduteko neurriei buruz informazioa jasotzeko eskubidea izango dute, eta, hala badagokio, jarduera geldiarazi ahal izango dute. 
  • Langileek ezin izango dute, inondik inora ere, inolako kalterik jasan beren segurtasuna bermatzeko neurriak hartzeagatik. 

Zer dira ordaindutako baimen klimatikoak? 

Langileek gehienez ere lau eguneko baimen ordainduak izango dituzte, agintari eskudunek joan-etorriei buruz ezarritako gomendioen, mugen edo debekuen ondorioz lantokira sartu ezin direnean edo lantokira iristeko beharrezko zirkulazio-bideetatik igaro ezin direnean, bai eta berehalako arrisku larriko egoera bat gertatzen denean ere, hondamendi edo fenomeno meteorologiko baten ondoriozkoak barne. 

Zer gertatzen da egun gehiago behar badira? 

Lau egun horiek nahikoak ez badira eta luzatu egin behar badira, enpresek ezinbesteko ABEEa eska dezakete, eta, hala, erantzunkidetasun publikoarekin egingo liekete aurre ekoizpen-sarearen zailtasunei. 

Informazioa jasotzeko eskubidea 

Langileek eskubidea izango dute hondamendien alertak aktibatzean aurreikusten diren neurriei buruzko informazioa jasotzeko. 

Urrutiko lana 

Enpresak urrutiko lana ezarri ahalko du 10/2021 legearen esparruan, bere jarduerak horretarako aukera ematen badu. 

Lotutako berriak