
Senior belaunaldia (tradizionalista) Nolakoak dira manager beteranoen zuzendaritza-portaerak?
Pasa den irailaren 29an, Madrilen, Sandoz Farmacéuticaren egoitzan, Generación & Talento behatokiak belaunaldien arteko aniztasunaren ikuspegitik lidergoa aztertzeko egiten ari den lanarekin jarraitu zuen. Enpresa ezagunetako zuzendariek osatutako taldeetan egin ari da lan hori.
Pentsamendua sortzea eta enpresei emaitza onena ematen dien sistematikari heltzea da asmoa, erakundeetan gero eta anitzagoak diren belaunaldiak kudeatzeko.
Hau izan zen egun hartako saioaren helburua:
- Belaunaldien arteko taldeen lidergoa errazten duten zuzendaritza-portaerak aztertzea eta identifikatzea.
- Managerren zuzendaritza-estiloak eta -portaerak beren belaunaldiaren arabera diagnostikatzea.
- Bide-orri bat diseinatzea, belaunaldien arteko taldeak kudeatzeko portaera mesedegarriak nola garatu zehazteko.
