Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen 901/2020 Errege Dekretua 2021eko urtarrilaren 14an sartu zen indarrean, eta ezartzen du 50 langileko edo hortik gorako enpresek nahitaez izan behar dutela berdintasun plan bat.
Ezartze epeak pixkanakakoak dira, enpresaren neurriaren arabera:
- 150 langile baino gehiagoko enpresak: epea, 2020/03/07.
- 100 langile baino gehiagoko enpresak: 2021/03/07.
- Eta orain, 2022ko martxoaren 7an, nahitaezkoa da 50 langile edo gehiago dituzten enpresetan.
Zer esan nahi du horrek?
- Nahitaez izan behar dute berdintasun plan negoziatu bat onartuta, 2022ko martxoaren 7a baino lehen.
- Hori betetzen ez bada: arau-hauste larritzat (751 a 7.500 euro arteko isuna) edo oso larritzat (7.051 eta 225.018 euro arteko isuna) joko da, baldin eta ez bada egiten edo aplikatzen, edo aipatutako betebeharra ez bada ageriki betetzen, eta ez da eragotziko berdintasunaren alorreko ez betetzeetatik etor daitezkeen zigorrak ezartzea.
- 50 langileren kopurua gainditzen den unetik aurrera, ezinbestekoa da, nahiz eta gerora langile kopuru hori txikitu. Kopuru horretara iristean, 3 hilabete daude negoziazio-batzordea eratzeko.
Eta ez bagara iristen inoiz 50 langilera, ba al dut betebeharrik? Bai, enpresa guztiek dute betebeharra ordainsariak erregistratzeko (LEren 28. art.), eta, baldin eta gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakala % 25 baino handiagoa bada, ordainsarien erregistroan arrazoitu egin beharko du alde hori langileen sexuarekin zerikusirik ez duen arrazoien ondorio dela. Betebehar hori are gehiago zehaztu da emakumeen eta gizonen soldata berdintasunari buruzko 902/2020 Errege Dekretuan. Hain zuzen, 5. eta 6. artikuluetan zehazten da zer eduki izan behar duen eta berdintasun plana izan behar duten enpresetan ordainsarien auditoretzak egiteko derrigortasuna.
LEren 28. artikulua:
“2. Nahitaez eraman behar du langileen ordainsarien, ordainsari osagarrien eta soldataz kanpoko hartzekoen batez besteko balioen erregistroa, sexuaren arabera eta lanbide taldeen, lanbide kategorien edo lanpostu berdinen edo balio berekoen arabera banatuta. Langileek eskubidea dute, enpresako langileen lege-ordezkariaren bitartez, enpresako ordainsarien erregistrorako sarbidea izateko.
3. Gutxienez berrogeita hamar langile dituen enpresa batean sexu bateko langileen ordainsarien batez bestekoa bestearen ordainsariena baino ehuneko hogeita bost handiagoa bada, kontuan hartuta soldata masa osoa edo ordaindutako hartzekoen batez bestekoa, enpresariak ordainsarien erregistroan justifikatu beharko du aipatutako alde hori ez dela langileen sexuarekin lotutako arrazoien ondorio.
