
Maiatzaren 16an Global Innovation day ekimenaren barruan antolatutako ekimenen barruan Emakundek antolatutako tailer honetan parte hartu zuen Mónica Carcallok Euskalduna Jauregian, Mutualiaren ordezkari gisa: «Berdintasunez jokatuz berritzea». Virginia Imaz arduratu zen gidari-lanez; komiko ezaguna, halere, «pailazo» bat baino askoz gehiago da: emakume solidarioa, maisua, idazlea, ahozko kontalaria, gidoilaria, zuzendaria eta Oihulari Klown antzerki-taldearen sortzailea.
Proposamen bat egin zuen genero-ikuspegitik, eta, horri esker, taldeko hainbat dinamikaren bitartez, honako hau ikasi genuen:
- · komunikazioa berritzeko bide ahaltsua dela,
- · komunikazioa eragingarria izan dadin afektiboa eta inklusiboa izan behar duela eta
- · sormena ahalduntzeko estrategia bikaina dela.
Adierazpen- eta sormen-ariketa ugari egin genituen
- · entzutea garatzeko,
- · gure gorputzaren kontziente izateko,
- · gatazkak beste toki batetik kudeatzeko,
- · harritzeko gaitasuna eta umore-sena berreskuratzeko,
- · ziurgabetasunean ibiltzen ikasteko,
- · norberaren eta beste batzuen iritzia baliogabetzeko,
- · akatsekin adiskidetzeko eta
- · munduari eta lan egiten dugun taldeei buruzko iritzirik gabeko ikuspegia abian jartzeko.
Bi ordu bizi horietan guztion baitan dagoen neskatxa aske uzteko aukera izan genuen…» (Funtsean emakumeak ziren parte-hartzaileak)