reconocimiento medico
Itzuli

BESTE URRATS BAT AZTERKETA MEDIKOEN DERRIGORTASUNA LORTZEKO

Gure doktrinaren oinarrietako bat da langileen osotasun fisikorako eta laneko arriskuen prebentzio-politika egokirako eskubidea. Langileen Estatutuko 4.2. artikuluak oinarrizko lan-eskubidetzat jasotzen du, eta, hala, enpresaburuari laneko osasunaren eta segurtasunaren arloan babes eraginkorra bermatzeko betebeharra ezartzen dio.

Auzitegi Goreneko epaiek aztertzen dute sakon printzipio horiek betetzen diren, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen 22.1. artikuluan jasotako betebeharra betetzeari dagokionez. Artikulu horren bidez, enpresaburuak bere zerbitzupean dauden langileei bermatuko die aldian-aldian euren osasuna zaintzea, lanari datxezkion arriskuak aintzat hartuta.

Hala, bere garaian erakunde honek Auzitegi Nagusiaren 2015eko ekainaren 16ko epai osoari egindako aurretiko analisiarekin batera, Auzitegi Gorenak 2018ko martxoaren 7an igorritakoa gehitzen du.

Biak azterketa medikoak egiteko derrigortasunari buruzkoak dira. Derrigortasunaren doktrina finkatzen dute, eta Konstituzioarekin bat datozela onartzen dute. Azterketa horiek derrigorrezkoak direla esaten dute, langileen edo hirugarrengoen osasuna arriskuan egon daitekeela ziur jakiten bada, edo berariazko arriskuetatik eta arriskugarritasun bereziko jardueretatik babestea beharrezkoa den sektoreetan. Aitzitik, derrigortasunaren aukerari uko egiten diote, baldin eta langilearen osasuna soilik badago arriskuan, arrisku erantsiren bat edo modu objektiboan har daitekeen arriskuren bat ez dagoen kasuetan.

Lehen epaiak larrialdiko landa-brigadetako langileen kasua jasotzen du: basoko suak itzaltzen ibiltzen dira. Bigarren epaia segurtasuneko jagoleak eta bizkartzainak aipatzen ditu.

Epai horietan, dikotomia bat sumatzen da: alde batetik, langilearen oniritzia azterketa horiek egiteko; eta bestetik, enpresak langileen osasuna zaintzeko derrigortasuna, baliatutako intimitaterako eskubidearekin (EK 18. art.) eta babestutako beste ondasun juridikoren batekin talka egin gabe, hala nola hirugarrengoentzat arriskurik gabeko lana bermatzeko aukera emango duten osasun- eta segurtasun-baldintzetarako eskubidea. Beraz, aitortza horiek ezinbestekotzat jotzen dira.

Auzitegi Gorenaren 2019ko urtarrilaren 21eko epaian beste kasu bat aztertzen da: lehen aipatutakoa jasotzen da, baina garraio publikoko gidarien kolektiboari aplikatzen zaio. Inori ez zaio itzurtzen kasu horretan behar-beharrezkoa dela Lanerako Arriskuen Prebentziorako Legearen 22.1. artikuluan jasotako aginduak aplikatzea. Izan ere,

ezinbestekoa da egiaztatzea langile horien osasun-egoera beraientzat arrisku bat izan daitekeen, bai eta beste langileentzat eta hirugarrengoentzat ere.

Horren kontra argudiatutako aurkako arrazoi nagusiaren oinarria da beharrezkoa dela kontrol horiek ezartzeko derrigortasunaren eta intimitaterako oinarrizko eskubidearen esku-sartzearen arteko proportzionaltasuna biltzea. Harrigarria da, kontrako argudio horiek emateko, goian aipatutako Auzitegi Gorenaren epaietan jasotako Konstituzio Auzitegiaren doktrina bera erabiltzea. Horregatik, adierazten dugu beste urrats bat eman dela Auzitegiek gai hori aztertzeko garaian. Izan ere, doktrina berari helduz, emaitza kontraesankorra da, eta a fortiori kontraesatea aplikatu behar da. Hau da, motibo handiagoaz, justifikazio handiagoaz, arrazoi handiagoaz nagusitu behar da, kasu horretan, azaldutako doktrina, gaur aztertzen ari garen kasuan intentsitate- eta larritasun-maila handiagoa baita, bidaiarien garraio publikoko autobusak gidatzen dituzten langileei eragiten dien aldetik.

Epaian aztertzen den azken gaia da arlo horrek bat egiten duen gida-baimenak ematearekin eta mantentzearekin. Hau da, baimena berritzeko aldian-aldian azterketa mediko bat egiteko betebeharrak berekin dakarren enpresak beste azterketa mediko osagarri batzuk ezartzeko premia ez izatea. Ondorioztatzen da azterketa mota horiek, administrazio-baimen bat berritzeko xede hutsa dutenek, ez dutela aztertzen lanpostu baten jarduera zehatza. Horrenbestez, ez dituzte aintzat hartzen lanpostuan izan daitezkeen laneko arriskuak, eta ezin dira beste azterketa horien ordezko gisa erabili.

María Urizar


Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko abokatua 

Lotutako berriak