Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren datuen arabera, 2020 urtean zehar, Infartuak eta ICTUS izan ziren lan-istripuak eragindako heriotza-kausa nagusia Espainian, lan-istripu hilgarri guztien %38,9 izan baitziren.
Azken urteotan asko aurreratu da patologia ez-naturalak eragindako lan-istripuen prebentzioan, eta, zoritxarrez oraindik ere gertatzen diren arren, garuneko infartuek eta isuriek eragindakoak dira hilkortasun handienaren erantzuleak.
Bihotzaren Munduko Egunarekin bat eginez, Mutualiak bizimodu osasungarriari eusteak duen garrantzia azpimarratu nahi du, baita lan-inguruneetan ere, eta, horregatik, enpresa osasungarriko programak ezartzen dihardu.
Bihotz osasuntsua mantentzea bateraezina da bizimodu ez-osasuntsuarekin. Zaindu zure bihotza!
