Maiatzaren 17a Birziklapenaren Nazioarteko Eguna da, hondakinen kudeaketan dugun erantzukizunari buruz gogoeta egiteko data giltzarria.
Ba al zenekien zaborrari dagokionez gutako bakoitzak bere pisua halako sei sortzen duela urtean? Zabor horren parte handi batek gure planeta kutsatzen du azkenean.
Nola birzikla dezaket eraginkortasunez?
- Hondakinak ondo bereizi, hori baita haiei bigarren bizitza bat emateko lehen urratsa. Gure hondakin askok zabortegietan, ibaietan eta itsasoan amaitzen dute.
- Baliabideak zaindu. Erabilitako materiala produktu berri bihurtu, eta bigarren bizitza bat eman.
- Ekonomia zirkularra. Eduki produktuak eta materialak denbora gehiago, eta hala lehengai gutxiago eta baliabide berri gutxiago erabiliko dituzu.
Jasangarritasunerako gakoa baliabideak ondo kudeatzea da: birpentsatzea nola ekoizten dugun, zer kontsumitzen dugun eta produktuak nola baztertzen ditugun.
Eta gure erantzukizuna da! Etxean eta lanean hondakinak ondo bereiztea da haiei bigarren bizitza bat emateko lehen urratsa.
Egin zure partea!
- Ikasi birziklatze-motei eta material birziklagarriei buruz.
- Bereizi hondakinak behar bezala etxean eta lanean.
- Babestu jasangarritasuna sustatzen duten politikak eta enpresak.
- Parte hartu birziklatze-programetan.
Nola egiten dugu Mutualian?
- Edukiontzi bereiziak erabili: Ondo ikasi zer bota behar den edukiontzi bakoitzera. Gorabeheraren bat atzematen baduzu edo iradokizunen bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan (41. postontzia, Garapen Jasangarrirako Batzordea).
- Murriztu, berrerabili, birziklatu: Ezer bota aurretik, pentsatu ea berriro erabil daitekeen.
- Jasangarriaren alde egin: Birziklatzen duten materialak, produktuak eta enpresak aukeratzen ditugu, eta materialei bigarren bizitza bat ematen diegu gure EIAS taldearen bidez.
Mutualia eta birziklatzearekiko konpromisoa
Mutualiak birziklatze-jarduerak sustatzeko konpromisoa du, eta hondakinak behar bezala bereiztearen eta kontsumo arduratsuko ohiturak hartzearen garrantziari buruzko sentsibilizazioa eta hezkuntza sustatzen ditu.
Garapen Jasangarrirako Batzordeak sustatutako hainbat ekimenen bidez, gure langileak eta, oro har, gizartea inplikatzea eta haiek ere honetan parte hartzea lortzen dugu, etorkizun jasangarriago bat garatzeko, non ekonomia zirkularrak funtsezko zeregina izango baitu.
