DDS-map
Itzuli

DDS-MAP

Mutualia partaide da EU4Health-en “DDS-MAP” europar proiektuan (The Dynamic Digital skills for Medical and Allied Professions in Health Services). EU4Health Europar Batasuneko profesional sanitarioen konpetentzia digitalei buruzko ikerketa aitzindari bat da. Proiektuaren helburu nagusia da prestakuntza-eskaintza bat antolatzea profesional sanitarioek ematen dituzten prestazio asistentzialetarako teknologia digital berriak eskuratzera eta menderatzera bideratua.

Proiektuan, profesional sanitarioek teknologia digitalen erabileraren inguruan duten kontzientziazioa, ezagutzak eta autoebaluazioa aztertuko dira, bai ikasketari, bai praktika profesionalari dagokionez. Helburu zehatz hauek ditu:

  • Osasun-arloko langileen konpetentzia digitalen eskaintzaren mapa bat egitea (alfabetizazioa, eraldaketa digitala, zibersegurtasuna, lineako komunikazioa), haien konpetentzia digitala sustatzeko.
  • Osasun-arloko kudeatzaileak gaitzea gaur egungo eta sor daitezkeen arazoei erantzuteko, hala nola zibersegurtasunari, gainkargen kudeaketari eta hornidura-kudeaketari.
  • Osasun-arloko langileak gaitzea arreta sanitario digitalaren ikuspegia eta haien ongizatea eta erresilientzia eraginkortasunez planifikatzeko, emateko, gainbegiratzeko eta ebaluatzeko, konpetentzia digitalak egokituz.
  • Agintari arautzaileekin eta elkarte profesionalekin lankidetzan aritzea, konpetentzia digitalak eskuratzeko eta haiek aintzatesteko mikroikasketa eta kredentzialen egiaztapena sustatzeko.

Proiektuan EBko 10 herrialdetako 15 partnerek parte hartzen dute, 30 hilabete iraungo du, eta 2025eko irailerako dago aurreikusia amaiera eta azken txostena. Mutualiak parte hartzen duen Europako bigarren proiektua da hau. Mutualiak, berrikuntzaren eta ezagutzaren alde egiten duen apustuan, bere asistentziaren eta zerbitzu orokorren kalitatea hobetu nahi du.

Lotutako berriak