Itzuli

Diabetesaren Mundu Eguna: zure osasuna hobetzeko aholkuak

Gaur, azaroak 14, Diabetesaren Mundu Eguna ospatzen da. Diabetesaren jatorria, sintomak, tratamendua eta gaixotasunari lotutako arazoak ezagutaraztea du helburu. Frederick Banting-en urteurrena izanik aukeratu zuten eguna, hots, Charles Best-ekin batera, 1921. urtean insulinaren aurkikuntzara eramango zituen ideia mamitu zuena.

Zer da diabetesa?

Diabetesa metabolismo-nahasmendua da. Odoleko glukosa-maila (azukrea) behar denetik gora igotzea sortzen du. Egoera hori, pankreasak intsulina gutxi sortzen duelako da, eta intsulina da odoleko azukrearen maila kontrolatzen duena. Intsulina gutxiegi dagoela eta, zelulek ezin dute glukosa xurgatu, eta odol-ibilian gehiegizko kantitatea gelditzen da (hipergluzemia).

Diabetesaren ondorio dira osasun-arazo larriak. Adibidez: kardiobaskularrak, begikoak, giltzurrunekoak, nerbioetakoak eta azalekoak. Tratamendu egokia jarraituz gero, eta bizitza osasuntsua edukita aurreko arazoak prebenitu daitezke edo agerrera atzeratu daiteke.

Diabetes-motak

Batez ere, bi diabetes mota bereizi daitezke:

Mota 1: haurtzaroan edo gaztaroan agertzen da, batez ere. Dena den, heldu eta zaharretan ere aurkitu daiteke. Ez dakigu zein den patologiaren jatorria; ez dakigu zergatik sortzen den erreakzio autoimmunea eta gorputzeko defentsek pankreaseko zelulak (intsulina sortzen dutenak) erasotzen dituzten. Diabetes-mota hau duten gaixoek, bizi ahal izateko, egunero jaso behar dute intsulina. Ez dira zehatz ezagutzen gaixotasuna sortzen duten arrisku-faktoreak, baina badakigu genetikak, sistema-immunologiak eta ingurugiroak pisu handia izan dezaketela bere garapenean.

Mota 2: kasu honetan, gorputzak intsulina kantitate desegokia sortzen du edo ez du bere funtzioa era egokian egiten. Diabetes kasuen %80 baina gehiago mota honetakoak dira, eta askotan pazienteak intsulina-tratamendua behar izaten du, aurreko motan gertatzen de moduan. Helduetan ematen da normalean, askotan loditasuna edo hipertentsioa izaten dutenetan; sintomarik ez dagoelako diagnostikoa egiteko zailtasunak egoten dira. Geroz eta gazte gehiago dago diabetes mota 2 daukatenak. Trastornoa azaltzen eragina izan dezaketen faktoreak: adina, elikadura txarra, jarduera fisiko eza edo familiaren aurrekariak. Haurdunaldiko diabetesa izan zutenentzat arrisku-faktore gehigarria izan daiteke.

Gaixotasunaren sintomak

Diabetes-motaren arabera sintomak desberdinak izango dira. Dena den, eta orokorrean, bi sintoma mota izango ditugu:

Mota 1: gaixoa nekatuta sentituko da, eta denbora guztian izango du gernu egiteko gogoa, gose handia eta egarria. Pisua ere galdu dezake aurrekoa dela eta.

Glukosa-maila oso altua denean, arnasketa-erritmoan eragina izan dezake, goragalea eta oka ager daitezke, estomakako mina eta abar. Kontrakoa ere gertatu daiteke:  intsulina-tratamenduaren ondorio odolean dagoen azukrea baxuegia izatea. Horrela ondoregoa sintomak izango ditugu: dardara, ahultasuna,  pilpirak, izerdia eta gosea.

Diabetes mota 2 duten pertsonak sintomarik gabe egon daitezke lehenengo hilabeteetan, baita urteetan ere. Gaixotasuna zein den jakin ahal izateko odol-analisiaren bitartez egin daiteke. Dena den, gaixo batzuk kontuan hartu beharko diren ondorengo sintomak izan ditzakete: ikusmen lausoa, erekzioaren disfuntzioa, eta oin eta eskuen gogordura.

Diabetesa baldin badut, zer egin dezaket nire osasuna hobetze aldera?

  1. Kirola egin: konplikazioak izateko arriskua gutxitzen du, gure ongizate metala ekartzen du eta abar.
  2. Elikadura orekatua: askotarikoa, zuntzetan eta proteinetan aberatsa, gantzak alde batera utzi.
  3. Saihestu azukre finduen ohiko kontsumoa.
  4. Alkohola neurrian kontsumitu.
  5. Ezagutu ezazu zein den jarraitu beharreko tratamendu farmakologikoa, eta zorroztasunez bete.
  6. Egin jatorduen ordutegi zehatza, egunero jarraitzeko modukoa.
  7. Zaindu zure pisua, lodi bazaude batez ere.
  8. Kontrolatu zure osasuna, eta, aldian-aldian, egin osasun azterketak.
  9. Egin odoleko glukosa-maila jakiteko analisiak zeure buruari, eta, behar izanez gero, zuzendu zure dieta, jarduera fisikoa edota intsulina-dosia.

 

Lotutako berriak