
Orain dela hilabete batzuk, igeriketari eta waterpoloari buruz hitz egin genuen argitalpen honetan bertan. Gure inguruan, jende asko aritzen da modalitate horietan, eta txapelketa asko antolatzen dira. Horietako batzuk, selekzioen topaketak esaterako, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren babesarekin. Euskal waterpoloa, esaterako, sasoi onean dago garai hauetan. Orain dela gutxi, Euskal Herriko selekzioak Portugalen kontra jokatu zuen Mendizorrotzan, eta joan den urtean Waterpoloko Lau Nazioen Txapelketa irabazi zuen Perun. Euskal selekzioa garaile izan zen txapelketa horretan, hots, Limako II. Kopan. Penaltietan irabazi zion Antioquiako (Kolonbia) selekzio indartsuari (9-8), joko-denboran berdindu ondoren (5-5). Askartza, Leioa, Bidasoa, Náutica de Portugalete, Club Deportivo Bilbao eta, beheragoko kategorietan, Getxo, Lauro Ikastola, Hernani, Maristas, Sestao, Eibarko Urbat, Donostia taldeei esker, gero eta gazte gehiagok egin dezakete kirol-modalitate hau, bihotz-biriketako erresistentzia hobetzen duena. Waterpoloa oso kirol onuragarria da, eta gero eta haur eta gazte gehiagok egin nahi dute; izan ere, odol-zirkulazioa estimulatzen du, arteria-presioa egonkor mantentzen du eta bihotzeko gaixotasunakizateko aukera murrizten du. Horrez gain, gaitasun fisikoak eta psikikoak garatzeko aukera ematen du, bai eta sinkronizazio motorra estimulatzeko ere, zehaztasun handia behar baita paseak eta gol-jaurtiketak egiteko Beraz, waterpoloa egiteak onura fisiko ugari dakartza. Espezialitate honetan, indarra, abiadura, erresistentzia eta beste gaitasun batzuk baliatu behar dira eta, aldi berean, koordinazioa, oreka eta orientazioa estimulatzen dira. Uretan egiten denez, haurrak monitore baten edo entrenatzailearen kontrolpean dauden uneoro, eta nahitaezko segurtasun-neurriak errespetatzen dira. Alderdi horiek kontrolpean izanda, ikasten ari direnek eta dagoeneko eskarmentua dutenek waterpoloaren onurez gozatzen dute; hots, zirkulazio hobea, biriketako gaitasun handiagoa eta muskuluak indartzea. Gainera, waterpoloan aritzea aparta da haurren postura txarrak zuzentzeko eta etorkizunean lesioak agertzea saihesteko. Waterpoloak, beraz, onura fisiko ugari dakartza, baina baita emozionalak ere. Waterpoloa talde-kirol bat, eta lehiakortasuna, laguntza eta laguntasuna sustatzen ditu, beste balio batzuen artean. Joko dibertigarri honen helburua aurkariak baino gol gehiago sartzea da. Talde bakoitzean, sei pertsona daude jolasten eta bat atean, uretan, jakina, eta txanoaren koloreak ezberdintzen ditu bi taldeak. Partiduak lau joko-denbora ditu, baloia mugimenduan dagoela, eta bakoitza 8 minutukoa da. Jokalariek ezin dute igerilekuko lurra zapaldu –debekatuta dago eta, gainera, igerilekua sakona da eta ez dira iristen–, beraz, flotatzen egon behar dute denbora guztian; hartara, energia asko kontsumitzen dute. Abantaila horiek guztiek eta partidu bat igerilekuan jokatzeak eskaintzen duen dibertsioak animatuta, gero eta jende gehiago hasten dira waterpoloan.
Orain dela hilabete batzuk, igeriketari eta waterpoloari buruz hitz egin genuen argitalpen honetan bertan. Gure inguruan, jende asko aritzen da modalitate horietan, eta txapelketa asko antolatzen dira. Horietako batzuk, selekzioen topaketak esaterako, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren babesarekin.
Euskal waterpoloa, esaterako, sasoi onean dago garai hauetan. Orain dela gutxi, Euskal Herriko selekzioak Portugalen kontra jokatu zuen Mendizorrotzan, eta joan den urtean Waterpoloko Lau Nazioen Txapelketa irabazi zuen Perun.
Euskal selekzioa garaile izan zen txapelketa horretan, hots, Limako II. Kopan. Penaltietan irabazi zion Antioquiako (Kolonbia) selekzio indartsuari (9-8), joko-denboran berdindu ondoren (5-5).
Askartza, Leioa, Bidasoa, Náutica de Portugalete, Club Deportivo Bilbao eta, beheragoko kategorietan, Getxo, Lauro Ikastola, Hernani, Maristas, Sestao, Eibarko Urbat, Donostia taldeei esker, gero eta gazte gehiagok egin dezakete kirol-modalitate hau, bihotz-biriketako erresistentzia hobetzen duena.
Waterpoloa oso kirol onuragarria da, eta gero eta haur eta gazte gehiagok egin nahi dute; izan ere, odol-zirkulazioa estimulatzen du, arteria-presioa egonkor mantentzen du eta bihotzeko gaixotasunakizateko aukera murrizten du. Horrez gain, gaitasun fisikoak eta psikikoak garatzeko aukera ematen du, bai eta sinkronizazio motorra estimulatzeko ere, zehaztasun handia behar baita paseak eta gol-jaurtiketak egiteko Beraz, waterpoloa egiteak onura fisiko ugari dakartza.
Espezialitate honetan, indarra, abiadura, erresistentzia eta beste gaitasun batzuk baliatu behar dira eta, aldi berean, koordinazioa, oreka eta orientazioa estimulatzen dira. Uretan egiten denez, haurrak monitore baten edo entrenatzailearen kontrolpean dauden uneoro, eta nahitaezko segurtasun-neurriak errespetatzen dira.
Alderdi horiek kontrolpean izanda, ikasten ari direnek eta dagoeneko eskarmentua dutenek waterpoloaren onurez gozatzen dute; hots, zirkulazio hobea, biriketako gaitasun handiagoa eta muskuluak indartzea.
Gainera, waterpoloan aritzea aparta da haurren postura txarrak zuzentzeko eta etorkizunean lesioak agertzea saihesteko.
Waterpoloak, beraz, onura fisiko ugari dakartza, baina baita emozionalak ere. Waterpoloa talde-kirol bat, eta lehiakortasuna, laguntza eta laguntasuna sustatzen ditu, beste balio batzuen artean.
Joko dibertigarri honen helburua aurkariak baino gol gehiago sartzea da. Talde bakoitzean, sei pertsona daude jolasten eta bat atean, uretan, jakina, eta txanoaren koloreak ezberdintzen ditu bi taldeak.
Partiduak lau joko-denbora ditu, baloia mugimenduan dagoela, eta bakoitza 8 minutukoa da.
Jokalariek ezin dute igerilekuko lurra zapaldu –debekatuta dago eta, gainera, igerilekua sakona da eta ez dira iristen–, beraz, flotatzen egon behar dute denbora guztian; hartara, energia asko kontsumitzen dute. Abantaila horiek guztiek eta partidu bat igerilekuan jokatzeak eskaintzen duen dibertsioak animatuta, gero eta jende gehiago hasten dira waterpoloan.