Mutualia y Unai Basurko
Itzuli

Dibertsitate funtzionalarekin nabigatzen

Mutualiak eta Unai Basurkok oztopoak apurtu, eta desgaitasuna duten pertsonei nabigazioaren mundua hurbilarazi diete.

Mutualia eta Unai Basurko

Mutualia eta Unai Basurko

Mutualiak eta Unai Basurko PAKEA – SAILING EXPERIENCES enpresaren zuzendariak, nabigatzaile eta kiroleko coachingean esperientzia luze eta aitortua duenak, itsasoko jarduera bat egin dute, lan istripu baten ondorioz, baliaezintasun handia edo ezintasun iraunkor absolutua aitortua dutenei. Baita gorputz atalen anputazioak jasan dituztenei zuzenduta ere. Ekimen honen xedea da belaontzian nabigatzeko aukera paregabea bizitzeko aukera ematea, desgaitasun fisikoa dela-eta, bestela era horretako kirol-jarduera fisiko horiek egitea oso zail duten pertsonei. Halaber, beren gaitasunak kausitzeko eta indartzeko aukera eman diete, zailtasunak gainditzeko, objektuak bilatzeko, ahaleginerako eta ospatzeko tresnak emanez.

UnaiBasurko_Mutulia_00

Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek itsas inguruneak eskaintzen dituen sentsazioak esperimentatu zituzten, eta Unaik ontziratzean, zeharkaldian eta atrakatzean ezarritako atazak bete eta ikasi zituzten.

Jarduera hau Mutualiaren Prestazio Berezien Batzordeak sustatu du, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta esperientziak bizitzeko antolatutako jarduera ugariren barnean daude; horietako batzuk dira, besteak beste, naturarekiko harremana, egokitutako ekitazioa edo termen programa.

UnaiBasurko_Mutulia_02

Lotutako berriak