GSINk, SEGOk eta AMATek egindako “Haurdunaldian Laneko Arriskua Baloratzen Laguntzeko Gida” argitalpenaren berritasunen aurkezpena.
Mutualiak jardunaldiak antolatu ditu, haurdunaldian arrisku-prestazioa baloratzen laguntzeko gida berriari buruz; argitalpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak argitaratu zuen 2018ko abenduan. Gidak zenbait berritasun jasotzen ditu aurreko gidekiko, eta oinarri zientifiko-teknikoa eskaintzen du, haurdunaldian laneko arriskua baloratzeari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko.
Jardunaldietan, Carmen Salguerok, Mutualiako Haurdunaldi eta Edoskitzeko Arriskuaren eta Laneko Kontingentzien atalaren arduradun medikoak, azken gidaren berritasun esanguratsuenak azalduko ditu; halaber, Mª Mar Crespok, Mutualiako Prebentzio Aholkularitzaren arduradunak, modu laburtuan ekarriko ditu gogora enpresek dituzten obligazioak, haurdunalditik edo edoskitzetik eratorritako arriskuak kudeatzeari dagokionez; baita prestazioa eskuratzeko eskakizunak ere.
Arriskuaren eta prestazioaren kudeaketan modu zuzenean nahiz ez-zuzenean esku hartzen duen edozein profesionali daude zuzenduta saio hauek.
Hiru deialdi antolatuko dira (jardunaldiaren egitaraua PDF formatuan) :
- Vitoria-Gasteizen:
- Eguna: urtarrilak 29.
- Ordua: 10:00etatik 12:00etara
- Lekua: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 10-Bis.
- Donostia-San Sebastiánen:
- Eguna: urtarrilak 30.
- Ordua: 10:00etatik 12:00etara
- Lekua: Pakea klinika. Arriola pasealekua 26.
- Bilbon:
- Eguna: urtarrilak 31.
- Ordua: 10:00etatik 12:00etara
- Lekua: Ertzilla 24.

