Elikadura da gure bizitza osoan osasuna eta ongizatea ekarriko dizkigun oinarria. Dieta orekatua izateak zenbaterainoko garrantzia duen azpimarratu nahi du Mutualiak. Izan ere, fisikoki eta mentalki sasoian egoteko funtsezkoa izateaz gainera, lan-ingurune osasungarriagoa eta produktiboagoa bermatzen du.
Horregatik da hain garrantzitsua elikadurak gure bizitzan duen eraginaz jabetzea. Elikadura orekatua eta jasangarria izanez gero, gure bizi-kalitatea eta osasuna hobetuko ditugu, eta zahartzaro aktiboa eta osasungarria izango dugu. Mutualiak Elikadura osasungarria izateko eskuliburua landu du, elikadurari buruzko funtsezko alderdiak azaltzeko. Hona hemen haietako batzuk:
- Elikadura-ohiturak. Aholku praktiko batzuk emango dizkizugu elikadura-ohitura osasungarriak har ditzazun, elikadurak eragin handia baitu gure bizitzan.
- Nutriente bakoitzaren garrantzia. Nutriente bakoitzak funtzio bat du gure organismoan. Makronutrienteen eta mikronutrienteen funtzioak identifikatzen lagunduko dizugu, bai eta pertsona bakoitzaren profilaren arabera kantitate egokiak hautatzen ere.
- Nutrizio-estrategiak. Ohiturak hobetze aldera, nutrienteak egunean zehar banatzen lagunduko dizuten estrategia batzuk ikusiko dituzu, eta zuk zenbat energia behar duzun jakingo duzu, zure eguneroko gastuan oinarrituta; urrats txiki horiekin, aldaketa handi bat lortuko duzu.
- Menuak planifikatzea. Planifikatzen eta janaria prestatzen denbora gehien ematen duen jendeak aukera gehiago ditu elikadura osasungarria izateko. Asteko planifikazioa egiteko eta elikagaiak kontserbatzeko eredu bat proposatu dizugu.
- Jasangarritasuna eta km0 produktuak. Ikasiko duzu erosketa osasungarria egiten, zerrenda prestatzen, produktuen etiketak irakurtzen eta jasangarritasunaren alde jokatzen. Gertuko produktuak hautatzea da gakoa.
Mutualian Elikadura osasungarriaren eskola ere badugu. Zenbait eskolak osatzen dute; besteak beste:
- Ongizatea 50etik aurrera
- Ez egin dietarik, ikasi jaten
- Plangintza
- Kirol-nutrizioa
- Elikadura funtsezko faktorea da patologia kardiobaskularrak eta hanturazkoak hobetzeko.
Talde txikiei zuzentzen zaizkie eskola horiek. Egitura praktikoa eta partizipatiboa dute, eta doakoak dira Mutualiaren enpresa elkartuetako langileentzat.

