Urriaren 16an Elikaduraren Munduko Eguna ospatzen da; egun horretan, NBEren nekazaritza eta elikaduraren erakundearen sorrera oroitzen da. Elikadurarekin zerikusia duten arazo guztien aurrean ekiteko egindako ohartarazpena da, besteak beste, pobreziaren, desnutrizioaren, elikadura-segurtasunaren, aldaketa klimatikoaren eta abarren aurrean ekitekoa. Horiek guztiak 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko ekintza-planean daude jasota.
Hala dago jasota NBEren Munduko Itunaren urteroko argitalpen honetan: “GJH, 7. urtea. Berrikuntza, 2030 Agenda lortzeko: negozio-eredu jasangarri berriak”.
Horren arabera, Garapen Jasangarriko 17 helburuak funtsezko esparrua dira elikadura jasangarriaren merkatuan beharrezko diren aldaketak lortzeko, berrikuntzaren bidez. Horrek eragin zuzena dauka GJH hauetan:
- GJH: Goserik ez izatea. 2.1, 2.2 eta 2.4 jomugak. Elikadura osasungarria, nutritiboa eta nahikoa bermatzea pertsona guztientzat.
- GJH: Osasuna eta ongizatea. 3.2, 3.5 eta 3.9 jomugak. Malnutrizioa eragoztea (desnutrizioa, gehiegizko pisua…), mundu mailako osasun erronka handienetako bat baita.
- GJH: Genero berdintasuna. 5.1 eta 5.6 jomugak. Haurdunaldiko eta edoskitzaroko elikadurari eta nutrizioari buruzko ikerketak lagun dezake gaixotasunak prebenitzen, bai amarenak bai haurrarenak.
- GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak. 12.2, 12.3 eta 12.4 jomugak. Baliabide naturalak efizientziaz erabiltzeak, elikadura xahutzearen aurkako borrokak eta produktuen trazabilitateak aukera emango digute elikagai osasungarriagoak eta jasangarriagoak eskuratzeko.
- GJH: Urpeko bizitza. 14.4, 14.6 eta 14.7 jomugak. Gehiegizko arrantza eta itsas degradazioa eragozteko ekintzak, hala, itsas mundua babestu eta bertatik datozen mantenugai ugaridun elikagaiak izateko.
- GJH: Lehorreko ekosistemen bizitza. 15.3 eta 15.5 jomugak. Lurzoru onek mantenugaiak ematen dituzte, eta elikadura osasungarria ekoiztearen oinarria dira. Lurzoruaren emankortasunak eragina dauka fruten, barazkien, zerealen eta bestelako baliabide naturalen kalitatean eta kantitatean.
