dia alimentacion
Itzuli

Elikaduraren Munduko Eguna: Etorkizun osasungarri eta jasangarri baten alde 

Urriaren 16an Elikaduraren Munduko Eguna ospatzen da, nutrizioak ongizate indibidualerako eta jasangarritasun globalerako duen garrantziaz hausnartzeko gonbidapena egiten duen hitzordua.  

Hainbat faktoreren ondorioz, esaterako, gatazkak, muturreko fenomeno meteorologikoak, krisi ekonomikoak eta gero eta handiagoa den desberdintasuna, presio gero eta handiagoa pairatzen dute funtsezko baliabideek, hots, lurrak, urak eta biodibertsitateak. Egunero kontsumitzaile gisa hartzen ditugun erabakiek zuzenean eragiten dute planetan, dieta osasungarria hautatzea, hondakin gutxiago sortzea eta lurzorua, ura, eta biodibertsitatea babestea keinu txikiak dira, bai, baina beti dira onuragarriak. 

Zenbait azterketa zientifikok baieztatzen dutenez, elikadurak zuzenean eragiten du gizakiaren ongizatean, kontsumitzen ditugun elikagaiek ondorioak baitituzte osasunean, bizi-kalitatean eta lan-eremuan. Hori dela eta, garrantzitsua da elikaduraren auziari modu kontzientean eta orekatuan heltzea, produktu nutritiboak hautatuta eta dieta osasuntsu bat izateko gomendioak jarraituta. 

Bada, Mutualian prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen ditugu elikadura egokiaren garrantzia azpimarratzeko, eta, horretarako, prestakuntza programak antolatu eta eskuliburu espezializatu bat argitaratzen dugu. Era berean, urtean zehar zenbait infografia argitaratu ditugu elikadura osasungarriarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak era errazean eta argian ulertarazteko. 

  1. Elikadura kontzientea 
  2. Makronutrienteak
  3. Mikronutrienteak 
  4. Iraun bizirik udan 
  5. Nutrizio estrategiak I 
  6. Nutrizio estrategiak II
  7. Planifikazio eredua I
  8. Planifikazio eredua II 
  9. Psikonutrizioa 

Mutualian bat egiten dugu Elikaduraren Mundu Egunarekin, eta guztiei deia egiten dizuegu elikadura osasuntsu eta jasangarri baten alde urratsak egiteko, besteak beste, sasoiko elikagai freskoak hautatuz, hondakinak sortzea saihestuz, baliabide naturalak babestuz, lurzorua eta ura egoki erabiliz, eta biodibertsitatea babestuz.

Lotutako berriak