Elikaduraren Nazioarteko Egunaren helburua da elikadura osasungarria sustatzea; izan ere, gaixotasunak prebenitzeko funtsezkoa da gure dieta hobetzea eta elikadura-ohitura onak hartzea. Maiatzaren 28a nutrizioaren eguna izendatu zuen Osasunaren Mundu Erakundeak, eta horren helburua da elikadura orekatu eta osasungarriaren garrantziaz jabetzea herritarrak.
OMEren arabera, elikadura hau da: organismoaren beharren arabera elikatzea. Gaizki elikatzeak immunitatea txikitzen du, gaixotasunekiko sentikortasuna handitzen du, garapen fisikoari eta mentalari eragiten dio eta produktibitatea gutxitzen du.
Dieta osasungarria egitea ezinbestekoa da kutsakorrak ez diren zenbait gaixotasun prebenitzeko, hala nola diabetesa, kardiopatiak eta istripu baskularrak, eta murriztu egiten ditu gehiegizko pisua eta obesitatea. Oinarri horren gainean eraikitzen ditugu gure osasuna eta ongizatea bizitza guztian.
Dieta orekatua izateak zenbaterainoko garrantzia duen azpimarratu nahi du Mutualiak. Izan ere, fisikoki eta mentalki sasoian egoteko funtsezkoa izateaz gainera, lan-ingurune osasungarriagoa eta produktiboagoa bermatzen du.
Horregatik da hain garrantzitsua elikadurak gure bizitzan duen eraginaz jabetzea. Elikadura orekatua eta jasangarria izanez gero, gure bizi-kalitatea eta osasuna hobetuko ditugu, eta zahartzaro aktiboa eta osasungarria izango dugu. Ildo horretan, Elikadura osasungarriari buruzko eskuliburua osatu du Mutualiak. Gai hauek hartzen ditu barnean:
- Elikadura-ohiturak
- Nutriente bakoitzaren garrantzia
- Nutrizio-estrategiak
- Menuak planifikatzea
- Jasangarritasuna eta km0 produktuak.
Gai horiekin lotuta, Elikadura Osasungarriaren Eskola bat ere badauka, eta beste bi gai ere landu dira aurten:
- Ongizatea 50 urtetik aurrera
- Ez egin dietarik, ikasi jaten
- Plangintza
- Kirol-nutrizioa
- Elikadura funtsezko faktorea da patologia kardiobaskularrak eta hanturazkoak hobetzeko
- Nola iraun bizirik udan (berria)
- Psikonutrizioa (berria)
Eskola horiek praktikoak, partizipatiboak eta doakoak dira Mutualiaren enpresa elkartuetako langileentzat.
Eta, azkenik, jakinarazten dizuegu infografiak argitaratzen ari dela hilero Mutualia, elikadura osasungarriari buruzko informazioa emateko. Gai hauei buruzkoak dira infografiak: (argitaratutakoetara sar zaitezke)
- E. Nutrizio-estrategiak I
- F. Nutrizio-estrategiak II
- G. Plangintza-eredua I
- H. Plangintza-eredua II
- I. Psikonutrizioa
