Urriaren 16an, Elikaduraren Mundu Eguna da. Elikadurak gure bizitzetan duen garrantziari buruz hausnartzeko eguna izango da: elikagaien segurtasunaren inguruan dauden erronkez eta aukerez, bai eta bizimodu osasungarriagoa eta garapen jasangarria sustatzeaz ere…
Elikadura oinarrizko giza eskubidea da, eta pertsonen osasunean eta ongizatean du eragina. Mutualiaren ustez, elikadurarekiko konpromisoa duenez, pertsonen osasunaren alde, gizartearen garapenaren alde eta planeta zaintzearen alde egin behar du. Horrenbestez, bizi-ohitura osasungarriak sustatuko dituzten jardunbideak bateratzeko konpromisoaren inguruan lan egiten jarraitzen du Mutualiak, garapen jasangarria sustatuz, ingurumena zainduz, eta modu aktiboan lan eginez bere operazio eta jarduera guztietan GJHak ezar eta susta daitezen.
Mutualiaren ekimenak hauek dira:
- Modu aktiboan hartzen du parte elikagaiak biltzeko kanpainetan, ongintzazko erakundeekin eta elikagai-bankuekin lankidetzan, elikagai-soberakinak behar handiena dutenei irits dakizkiekeen bermatzeko. Ekintza hori funtsezkoa da; izan ere, hondakinak murrizteko balio izateaz gain, bat dator Garapen Jasangarriko bigarren Helburuarekin –Goserik Ez–, baliabideak modu bidezkoagoan bana daitezen sustatzen baitu.
- Kontsumo jasangarriko jardunbideei buruzko prestakuntza. Hezkuntza funtsezkoa da elikadura-ohitura osasungarriak sustatzeko, hala nola kontsumoaren inguruko erabaki kontziente eta arduratsuak hartzeko natura-baliabideak eta ingurunea errespetatuz.
- Elikadura-hondakinak murriztea. Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borroka erronka global garrantzitsuenetako bat da. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) arabera, ekoizten diren elikagaien % 13 alferrik galtzen da, eta % 19 alferrik galtzen da etxeetan eta elikagai-saltoki eta -zerbitzuetan. Mutualiak elikagai-hondakinak murrizteko ekintzak zabaltzen ditu.
- Elikadura-ohitura osasungarriak sustatzen ditu. Elikadura osasungarrirako eskolak bultzatzen ditu Mutualiak; eskola horietan, eguneroko elikaduran erabaki kontzienteagoak hartzen ikasten dute parte-hartzaileek. Ekimen horiekin, dieta orekatua sustatzeaz gain, funtsezko hainbat gai jorra daitezen lortzen da, hala nola elikadura-hondakinak murriztea, elikagaien etiketak irakurtzea eta modu arduratsuan elikatzeak duen garrantzia. Esteka.
- Elikaduraren eskuliburua. Eskuliburuaren helburua da elikadurak gure bizitzetan duen inpaktuaren inguruan kontzientziatzea; gainera, mantenugaiei buruzko informazioa ematen du elikadura ondo planifikatzeak eta erosketa osasungarria egiteak –sasoiko eta hurbileko produktuak erosiz– duen garrantzia azpimarratuz, tokian tokiko produktuak sustatzen eta bultzatzen baitira horrela. Esteka
- Ospitaleratutako pazienteentzako elikadura egokia: Ospitaleratuta dauden pertsonek lehenbailehen sendatzen lagunduko dien elikadura egokia eta elikagarria izan dezaten bermatzen du Mutualiak, haien osasun fisikoa zein ongizate emozionala zainduz.
- Ingurumen-inpaktua murriztea. Mutualia bere jardueraren ingurumen-inpaktua murriztearekin konprometituta dago. Horrela, etorkizuneko belaunaldiek elikagaiak eskuratzeko eta nutrizio egokia izateko duten aukerari kalte egin diezaioketen krisi ekologikoak prebenitzen ditu.
- Legeria ahula duten herrialdeetan lan-baldintza duinak eskaintzera behartuko duten klausulak txertatzea gure hornikuntza-katean.
Elikaduraren Mundu Egunean, Mutualiak berretsi egiten du etorkizun osasungarriago, bidezkoago eta jasangarriago bat lortzearekin duen konpromisoa. Printzipio horiek bere enpresa-estrategian txertatuta, langileen osasuna, segurtasuna eta ongizatea hobetzen laguntzen du, eta gizartean erantzukizun sozialeko eredu bati eusteko konpromisoa hartzen du.
