
BINARY SOUL enpresa Bilbon dago, eta enpresei teknologia berritzailearen eta soluzio pertsonalizatuen bidez eraginkortasuna hobetzen laguntzea du helburu. Haren Trama Learning plataformak lanposturako e-learning plataforma onenaren saria jaso du, Madrilen egindako Expo e-learning sariketa-galan.
BINARY SOUL, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA
Gaur Santiago Córdoba elkarrizketatzeko aukera dugu, Binary Soul enpresaren CEOa eta sortzaileetako bat.
Noiz eta nola sortu zen Binary Soul?
Bazkide sortzaileek Digipen Unibertsitate amerikarrean ezagutu genuen elkar, bideo-jokoen programazio eta diseinuari buruzko masterra egiten ari ginela, 2013an, eta handik atera zen Binary Soul. Binary Soul softwarea garatzeko sortu zen, teknologia berritzaileen erabilerari eta gamifikazioari esker gainerako konpainietatik bereiziz.

Pertsonaz osatutako taldea. Zenbat pertsonak osatzen duzue Binary Soul eta zein dira zuen profil profesionalak?
Enpresa nabarmen hazi da azken hiru urteotan, batez ere 2019an abian jarri genuen gure negozio-lerro nagusiarekin, Trama Learning deritzon gure e-learning plataformarekin. Gaur egun, taldea 15 pertsonak baino gehiagok osatzen dugu, eta askotariko profilak ditugu: marketin- eta merkataritza-arloa, software-garatzaileak, aplikazioak eta web-aplikazioak garatzera orientatutako php eta bestelako lengoaia batzuk oso ondo ezagutzen dituzten pertsonak, 3D-modelatzaileak, sistema-ingeniariak eta, jakina, enpresa kudeatzeko beharrezkoak diren profil guztiak (CFO, CTO, CEO…).
Nola lagundu diezaieke Binary Soulek beste enpresa batzuei beren eraginkortasuna hobetzen?
Zalantzarik gabe, pertsonak gaitzearen ikuspegitik.
“Trama Learning aukera bikaina da, bakarra bere arloan, pertsonak beren lanpostuko zereginak ikasten trebatzeko. Baita ziurtapenekin loturiko guztia kudeatzeko ere, azken batean pertsonen ezagutza gauzatzea baino ez baita hori”.
Zer sektoreri zuzentzen dizkiozue zuen zerbitzuak?
“Gure zerbitzuak enpresa guztieintzat dira zuzentzen zaizkie, sektorea gorabehera, beren langileen trebakuntza- eta kudeaketa-prozesuen digitalizazioa garrantzitsutzat jotzen badute”.
Esaten dugun bezala, lanpostuak eta jarraibideak badituzu, digitalizazioarekin bat egiteko beharrezkoa den guztia duzu.
Zer produktu-/aplikazio-mota eskaintzen dituzue?
Aipatu bezala, gure produktu izarra, gure arretaren % 100 eskaintzen dioguna, Trama Learning da.

“Trama Learning lanpostu bakoitzerako prestakuntza-ibilbideak sortzeko plataforma bat da, oso lagungarria dena harrera-lanetan, langileen balio-aniztasuna eskuratzeko orduan eta pertsonen gaitasunekin zerikusia duen oro eguneratuta mantentzeko orduan”.
Adimen artifiziala eta antzeko teknologiak hain modan dauden honetan, zer plan duzue tresnarekin, horri dagokionez?
Urteak daramatzagu adimen artifiziala gure prestakuntza-plataforman txertatzea baloratzen. Ez beste plataforma batzuek ematen dioten erabilera tipikoa emateko, hots, edukiak gomendatzeko, baizik eta enpresa batera zuzentzen garenean izaten dugun sarrera-oztopoetako bat ezabatzeko, hau da, ebaluaziorako behar den edukia (test motako galdera-multzoak) sortzeko.
“Ildo horretan, jada ari gara probak egiten adimen artifizialak tresna erabiltzea errazten duten edukiak sor ditzan”.
Azkenik, enpresa mailan, zer erronka jorrati nahi dituzue etorkizunean?
Hurrengo erronka enpresa haztea da. Trama Learning oso harrera ona izaten ari da Estatuko merkatuan, eta horrek adierazten du nazioartean ere oso ondo funtziona dezakeela. Horretarako, inbertsio-txanda bat ixten ari gara, nazioartekotzeko baliabideak izatea ahalbidetuko diguna. Beraz, erronka bikoitza dugu aurrean: txanda ixtea eta salmenten nazioartekotzea martxan jartzea.

