Mutualiako JSET taldearen ardura da, Mutualiko pertsonei gure inguruan “beste errealitate” bat bizi dutenen egoeraren berri ematea eta hau dela eta, ALBOANekin elkarlanean hasi ginen duela urte batzuk beraien ekintzen berri emanez.
Ia gainean dugu azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Horren harira, ALBOANek gonbidapena egin nahi dizue Emakumeak martxan kanpainan parte hartzeko.
Ekintza horren bidez, mundu osoan indarkeria jasaten duten milaka emakumeen errealitatea, lekukotzak eta ahotsak ezagutarazi nahi ditugu gure inguruan. Hasteko, gehien ezkutatzen den drama humanitarioetako bat izango dugu ardatz: etorkizun hobeagoaren bila beren etxea utzi behar izaten duten emakumeena. Zehazki, Afrikako 5 eskualdeetako kasuak ikusiko ditugu. Haiek dira benetako protagonistak eta ALBOANetik sinesten dugu beren indarrean, hobetzeko duten gogoan, beren aukeretan, beren adorean, beren ametsetan… Sinesmen osoa dugu haiengan.
“Bidea egitea” erabakitzen duten mundu osoko emakumeen egoera oso kaltebera izaten da, beren herrialdea, eskualdea edo testuingurua gorabehera. Bide luzea egin behar izaten dute. Askotan herrialde ugari zeharkatzen dituzte, inolako babesik gabe, eta askotariko indarkeriak jasan behar izaten dituzte. Indarkeria horietako batzuk herrialdetik atera aurretik ere pairatzen dituzte (ezkontza goiztiarra, emakumeen genitalen mutilazioa eta gizonekiko menpekotasuna, beteak beste). Ondorioz, emakume eta neskatoek indarkeria fisikoa eta psikologikoa jasaten dute, eskola utzi behar izaten dute eta gizonekiko menpekotasun ekonomikoa izaten dute. Horri gehitu behar zaio leku askotan gatazka armatuak edo goseteak daudela, eta hortaz, ihes egin beste aukerarik ez dute izaten. Alabaina, bidean zehar are zailtasun gehiago topatzen dituzte.
ALBOANen munduko hainbat lekutako erakundeekin batera lan egiten dugu, esaterako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin, uste baitugu emakume horiek aukera bat merezi dutela beren zauriak sendatu eta etorkizunari aurrez aurre begiratzeko
Mutualiako JSET taldekideok “Emakumeok Martxan” ekimenenean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Emakume hauen testigantza jaso zuten Kongresuan izan zen Mutualia eta nahiz eta askotan errealitatteak fizkizioa gainditu, beraien bizipenen istorioak entzuteak merezi du. Ezagutu emakumeen historiak esteka honetan: www.mujeresenmarcha.org
#nikzuekinbat

