Azaroaren 25a, osteguna, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da.
Mutualiak bat egiten du BERDINTASUN MINISTERIOAK abiarazitako kanpainarekin: JUNTAS (ELKARREKIN); kanpaina horrek, “indarkeria matxisten biktima izan diren eta indarkeria horren aurrean bizirik iraun duten emakumeak omentzeaz gain, borroka horretan beti egon diren eta dauden guztiek (frankismoaren ondoren tratu txarren aurka sortu ziren lehenengo erakundeetatik hasita) sortutako genealogia feminista aitortzeko mezu bat ematen du, bai eta gaur egun borroka horretan daudenak eta etorkizunean egongo direnak aitortzekoa ere.
Hala, “Juntas” (Elkarrekin) dokumentalak indarkeria matxisten aurkako borroka kontatzen du, genero indarkeriatik bizirik atera diren zortzi emakumeren, profesionalen, erakundeetako ordezkarien eta ekintzaileen testigantzen bidez.
Bestalde, EMAKUNDEren kanpainarekin ere egiten du bat, urteetan adineko emakumeek pairatutako indarkeria ezkutua ikusarazten saiatzen baita.
