Itzuli

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat

Urtero bezala, Mutualiak bat egin du azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin.

Badakizu zergatik den azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna?

1960ko azaroaren 25ean hiru Mirabal ahizpak (Patria, Minerva eta María Teresa), “Tximeletak”, hil zituzten Dominikar Errepublikan, Rafael Leonidas Trujilloren erregimenaren aginduz.

​Mirabal ahizpak ospetsuak ziren euren aktibismoagatik, eta “Tximeletak” ezizena zuten. Las hermanas ​filmean, euren istorioa kontatzen da.​

Hori dela eta, A25 egiten da urtero, mundu osoan emakumeenganako indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan hori desagerrarazteko politikak eskatzeko.

Deialdia mugimendu feminista latinoamerikarrak abiarazi zuen 1981. urtean, hil zituzten eguna omentzeko. 1999an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak bere hartu zuen aldarrikapen-eguna, 1999ko abenduaren 17ko 54/134 ebazpenaren bidez, eta mundu osoko gobernu, erakunde eta gobernuz kanpoko erakundeei, gonbit egin zien emakumeenganako indarkeriaren arazoari buruzko iritzi publikoa sentsibilizatzera bideratutako jardueretako deia egin zezaten.

Mutualiak aurten ere modu aktiboan hartu nahi du parte egun honen omenaldian, zenbait bide baliatuz:

– Gure zentroetan puntu morea ikusgai jartzea.

Eusko Jaurlaritzaren adierazpenari atxikitzea, baita erakundeen kanpainei  ere.

– Pertsona guztiei gonbit egitea indarkeriarekiko arbuioa ikusaraz dezaten, gure sare sozialak puntu morez bete ditzaten, traola honekin: #Azaroak25 ​#25Noviembre

 

Lotutako berriak