Deialdiaren helburua da urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginaren 12.7 artikuluan zehazten diren txanda-kontratuetarako laguntzak arautzeaerrelebo.
Laguntza horietaz baliatu ahal izango dira egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten lantokietan zerbitzua emateko 2023ko urriaren 21etik aurrera errelebo-kontratuak (lanaldi osoz eta denbora mugagabez edo iraupen jakinarekin eta mugagabe bilakatzeko konpromisoarekin) egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
Kontratatzaileak 8.400 euroko dirulaguntza jasoko du errelebo-kontratu bat egiteagatik, eta % 10 handiagoa kontratatutako pertsona emakumezkoa bada.
Deialdi honetan ez dira diruz lagunduko hauek:
- Enpresaburuaren ezkontidea kontratatzea, edo haren aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne.
- Sozietate, elkarte edo korporazio gisa sortutako erakundeetako bazkideak kontratatzea, edo haien aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne, edo erakunde horietako gobernu-organoetako eta zuzendaritzetako kideen ahaideak kontratatzea.
- 4. artikuluan zehaztutako kontratazio gehigarria. Hala ere, indarreko legedian aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango ditu, hala badagokio.
