Itzuli

Erresonantzia magnetiko berria Pakean

Mutualiako Pakea klinikak bere eremu erradiologikoan erresonantzia magnetiko berri bat instalatu du, Siemens markaren 1,5 teslako Magnetom Essenza aparatua, hain zuzen. Zentroko diagnosi-tresneria nabarmen hobetzen duen ekipamenduak Hitachi markaren aparatua ordeztuko du. Aparatu honek azterketak azkarrago egiten ditu, irudiaren kalitatea hobea lortzen du eta azken belaunaldiko software bat du.

Azken belaunaldiko ekipamendu bat da, imanean, gradientetan, erradiofrekuentzia-sisteman, hariletan eta irudiak lortzeko softwarean aurrerapen tekniko berrienak baititu. Ezaugarri horiei esker, denbora-tarte laburrean, kalitate handiko irudiak lor daitezke. Ondorioz, irudiak errazago interpretatu daitezke eta, azken batean, diagnostiko hobeak egin ahal izango dira. Halaber, ekipamenduaren errendimendua handitzen du eta itxarote-denbora murrizten du. Ekipamenduaren diseinua, gainera, pazienteari egokituta dago, proban zehar erosotasuneko, soinuko eta segurtasuneko baldintzak hobeak izango baititu.

Ezaugarri teknikoei dagokienez, ekipamenduak TIM (Total Imaging Matrix) 4G teknologia erabiltzen du. Teknologia horrek harilen errendimendua hobetzen duenez, bereizmen espazial eta tenporal altua lortzen du. Era berean, Siemens DOTen (Day Optimizing Throughput) motorra ere badu eta, horren bidez, eskaner-estrategia onena hautatu daiteke modu errazean eta sinplean, pazientearen baldintza fisikoetan eta argibide klinikoetan oinarrituta. Horregatik, seinalearen eta soinuaren arteko harreman onarengatik, TIM 4G eta DOT teknologiek kalitate bikaineko irudi bat eskaintzen dute denbora-tarte laburragoan.

Txosten diagnostikoak eta irudiak Historia Kliniko Digitalean sartuko dira eta, bertan, Mutualiako hainbat zentrotako eta zerbitzutako medikuek kontsultatu ahal izango dituzte.

2014an, Pakea klinikan erresonantzia magnetikoko 1.100 azterketa baino gehiago egin ziren eta, logikoki, kopuru hori handitu egingo da ekipamendu berriarekin, azterketa-gaitasuna handituko delako orkatila, eskumuturra, eskua eta oina bezalako ataletan. Gorputz-atal horien ezaugarriak direla medio, bereizmen espazial handiagoa eta haril espezifikoak behar dituzte.

Lotutako berriak