Mutualiak Estresa Kudeatzeko Eskola antolatu du 5. urtez jarraian. Ekitaldi honetan deialdi ugari egingo dira, gaztelaniaz zein euskaraz. Batzuk goizez izango dira eta beste batzuk arratsaldez.
COVID-19aren ondorioz oraindik ere mugak ditugunez, webinar formatuaren aldeko apustua egitea erabaki dugu, oraingoz. Arlo horretako gertakarien bilakaeraren arabera, aurrez aurreko formatua berreskuratzea baloratuko dugu.
Gogorarazten dizuegu eskolak hiru saio parte-hartzaile eta dinamiko dituela, hiru astetan zehar ematen direnak, eta horietan azalpen praktikoak, ariketak, galdetegiak eta eztabaida sartzen direla.
Eskolako edukiak zabaldu egin dira estresak gaur egun gure egunerokoan izan ditzakeen deribazioak ezagutarazteko, egoera berri hori maneiatzeko jarraibideak eskainiz, bai harreman pertsonalei eta lan-harremanei dagokienez, bai telelanari dagokionez.
Eskola doakoa da enpresa elkartuentzat eta talde txikientzako deialdia egiten da.
