ekfb
Itzuli

Eskalada: Malgutasuna eta abentura-espiritua

emakumea eskalatzen

Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetatik jarduera eta plan on bat helarazi nahi dizuegu hil honetan, bizi ditugun garai zail hauetan adrenalina deskargatu dezakeena. Eskalada gero eta ezagunagoa da, eta oso hedatuta dago gure inguruan, Euskal Herrian eskalada praktikatzeko ditugun leku ederrengatik. Esate baterako, Atxarte, Baltzola, Araotz, Egino, Oroko Santutegia, Pikoketa, Ogoño, Ranero, hori aire zabalean; klub askotan rokodromoetan ere (indoor) egin daiteke. Aire zabalean egitea edo aipatutako rokodromoetan hastea erabakiz gero, onura handiak jaso daitezke eskalada egin ondoren. Gantz dezente eta kaloria asko erretzen dituen kirola da. Horrela, apurka-apurka, emaitzak hobetu egiten dira arlo horretan. Gure indarra ere handitzen du, gure gorputzeko muskulu-multzo guztiak lantzeko aukera ematen baitu (sorbaldak, bizkarra, zeiharrak, bizepsak edo trizepsak). Halaber, erresistentzia da eskaladaren praktikaren onura handienetako bat, gure egoera fisikoa nola hobetzen den nabaritzen baitugu. Eskaladan mugimendu ezberdinak eta zorrotzak egiten direnez, esfortzu handia egiten da eta nekea kontrolatzen saiatu behar da. Gure birika-gaitasuna handitu egiten da igoeretan sentsazioak izaten ditugun heinean. Malgutasuna mundu guztiak aipatzen du, eskaladan aritzen den pertsona batek gorputz-jarrerak hobetzen baititu eta bizkorrago sentitzen baikara, mugimendu handiagoarekin eta muskulatura-sentsazio hobearekin. Gainera, arroketan tinko eutsi behar diogunez, gaitasun handia behar da orekari eusteko eta helburua eragotziko duten desegonkortasunak saihesteko. Oso kontzentratuta egon behar dugu beti, nahi duguna lortzeko; izan ere, edozein despistek, oso txikia izan arren, gaizki heltzea ekar dezake, edo gaizki zapaltzea, eta proposatutakoaren garapena galarazi. Horrela, eskaladak abantaila asko dauzka maila mentalean, tentsioa askatzen du, segurtasuna eta konfiantza handitzen ditu, eta alde batera uzten ditu arazo eta pentsamendu negatiboak, batzuetan, garai hauetan bezala, larritzen gaituztenak. Eta, nola ez, hori da kirolaren eta bizitzaren funtsa, dibertsioa eta entretenimendua beharrezkoak dira beti, eta hemen soberan daude, kirol hau aire zabalean egiten baitugu, mendian eginez gero, eta naturari lotuta baikaude. Hor nabarmentzen da gure espiritu abenturazalea, gure ondoan esperientzia hori praktikatzen duten pertsonekin partekatu daitekeena. Harkaitzean egiten den kirol-eskalada erronka pertsonal handia da, indarra, hormako oreka eta intuizioaren trebetasunak proban jartzen dituena, eta oso esperientzia atsegina da. Eskalada praktikatzeko konplexuak eta beldurrak saihestu behar dira beti, praktikatzaile bakoitzak bere maila eta progresioa ezagutzen dituelako. Eskalatzailearen eta hormaren arteko erronka pertsonala da, eta horrek zailtasun bertikalak proiektatzen dizkigu. Bakoitzak badaki zenbateraino arriskatu daitekeen; hori bai, oso prest egon behar da eta eskaintzen digunaz gozatu, izan ere, arroka eskuetan sentitzen da eta aurrera egiten da, bakoitzak bere ahalmenekin, pixkanaka altuera nola hartzen den egiaztatuz.

Eskalada mota desberdinak daude; horretan hasten direnentzat erraza den eskaladatik hasi eta maila altuagoko luzeetan aritzea erabakitzen duten pertsonenganaino. Horretarako, eskalada eskola ugari ditugu inguruan. Eskalada beti jo izan da arriskua dakarren modalitatetzat, eta, beraz, aldez aurretik prestakuntza eskatzen duen kirola da. Azpimarratu dugun bezala, rokodromo batean eta aire zabalean egin daiteke, gure eremuak zoragarriak baitira, ikuspegi ikusgarriez gozatzeko. Gogoratu: eskalada aliatua da pisuz jaisteko, kontzentrazio handia eskatzen du, gure autoestimua handitzen du, arteria-presioa murrizten du, burua argitzen du, erronka fisikoagatik gure giharrak aktibatzen ditu, artikulazioen mugikortasuna, malgutasuna eta egonkortasuna hobetzen ditu. Ihesbide bat da, arazo garai honetan funtzionatzen duena, depresioa eta estresa lurperatzeko terapia bezala, eta eguneroko errutinatik ihes egiteko. Abentura-espiritua.

Lotutako berriak