
Mutualiako Prebentzio Sailean uste dugu, esperientziak, ezagutzak eta gako-ideiak (prebentzioan eraginkortasuna handitu dutenak) partekatzean, bai esperientziaren berri ematen duen pertsona nahiz entzuten duena aberasten direla. Horrela, aurrera egiten dugu benetako kultura prebentibo baterantz. Hala, Gure Esperientzia Partekatua izeneko egitasmoa sortu dugu.
ZERGATIK GURE ESPERIENTZIA PARTEKATUA?
- Gure Esperientzia Partekatua ekimenarekin, enpresetan nahiz gizartean orokorrean prebentzioarekiko dagoen ikuspegia aldatu behar dugulako.
- Gure Esperientzia Partekatua ekimenarekin, Laneko Arriskuen Prebentzioan berritzailea den kulturarantz aurrera egin behar dugulako, eskakizunak eta obligazioak baino harago.
- Gure Esperientzia Partekatua ekimenarekin, guztiok amankomunean ditugun arazoei ikuspegi berriak aurkitu ahal dizkiegulako, eta hobetzen lagundu ahal digutelako.
- Azken finean, beti aurrera egiten delako esperientziatik abiatuta, eta beste ikuspuntu batetik begiratuta, esperientzia eraginkorrago batera heltzeko. Zure esperientziatik hasten bazara, eta beste ikuspuntu batzuekin aberasten baduzu, egiazko esperientziak, praktikan jarritakoak, eta Laneko Arriskuen Prebentzioan erreferente diren enpresekin alderatutako emaitzekin eta eraginkortasunarekin, aurrera egingo duzu prebentziorako jardueran.
MUTUALIA SARIA
Mutualiak, 2004tik, Mutualia Saria antolatzen du. Sari honek aitortzen du Mutualiarekin elkartutako enpresen artean, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko ikerketak, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatu edo hedatzen dituztenak. Urte hauetan guztietan, esperientzia ugari aurkeztu dira. Gehienek erakutsi dutenez, prebentzioa egiteko modu desberdin eta eraginkorrago bat dago: lana, hobetzeko esfortzua eta esperientzian oinarritutako berrikuntza oinarri dituena, hain zuzen ere. Aurrekari horiekin jarri nahi dugu abian Gure Esperientzia Partekatua ekimena.
Mutualia Sariaren 7. ediziora euren burua aurkeztu zuten sektoreko enpresa liderren zenbait esperientzia kontatzen hasiko gara. Proiektu bakoitzerako, hura azaltzen duen fitxa bat prestatu dugu. Gertu-gertutik ezagutu nahi?
Hemen dituzu lehenengo 5 #LapEsperientziak:
Tableta bidezko segurtasuneko kontu-ikuskaritzen informatizazioa. AMCOR
Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko kontratatutako enpresen prebentzio-jarduna ebaluatzea. EDP
Gaitasun-kudeaketa: lanpostuen egokitzapen ergonomikoa. MATIA FUNDAZIOA
Ez dugu nahi gure Gure Esperientzia Partekatua ekimena argitalpen horietara mugatzea; Mutualiako Prebentzio Sailetik, konpromisoa hartzen dugu esperientzia arrakastatsuen trukea modu aktiboan sustatzeko. Bazkidetutako enpresak animatzen ditugu, nahi izanez gero, besteak parte harraraztera, laneko arriskuen prebentzioaren arloan: euren esperientzia eta bizipenak partekatu ditzaten, Mutualiako Prebentzio Aholkularitzarekin harremanetan jarrita.
prevencion@mutualia.es
944 042 105 / 943 440 526 / 945 009 077
