nueva-web
Itzuli

Estreinaldi garaia da! Ongi etorri Mutualiaren webgune berrira!

Udaren hasierarekin bat eginez, gure webgune berria aurkezten dizuegu: www.mutualia.eus. Diseinua berritzeaz gain, berrikuntza ugari ezarri ditugu profil bakoitzera egokitutako informazioa ahalik eta modurik errazenean eskaintzeko helburuarekin.

web-berria

Aldaketa estetikoak zein egiturazkoak ezartzeaz gain, eduki berriei ere ireki diegu atea. Gainera, webgunearen diseinuak nabigazioa azkarragoa izatea ahalbidetuko du, edozein gailu erabilita ere: ordenagailua, smartphonea edo tableta.

Horrez gain, euskara sustatzeko asmoz, aurrerantzean gure domeinu nagusi berria «.eus» izango da. Horixe izango da, hortaz, aurrerantzean gure mutualitatea mundu digitalean kokatuko duen domeinua.

Webgunearen berrikuntzen artean, hasierako orria bera ere badago, atal ezberdinetan egituratzen dena. Profil ezberdinak (enpresa, aholkularitza, langileak eta autonomoak) eta euren edukiak ere nabarmentzeko modukoak dira, erabilitako hizkuntza profil bakoitzera egokitu baita.

Erraz aurkitu ahal izango da gertueneko asistentzia-zentroa, «zentro-sarea» tresnari esker. Gainera, geolokalizazioa ere gaitu dugu, eta horrela posible izango da zentro guztiei buruzko informazio xehea lortzea.

«Bulego birtual»ean erregistratutako enpresa eta aholkularitzek estraneterako sarbidea izango dute. Langileek app-ean izango dute beren espazio espezifikoa.

Webgune berri honi esker hainbat modutan egin ahal izango duzu lana Mutualiarekin:

  • Jarri harremanetan sail desberdinekin inprimakiak erabiliz,
  • Izan gertuko intereseko ekitaldien berri, bai eta prebentzioaren, laneko osasunarekin edo legediaren inguruko azken albisteen berri ere, eta partekatu sare sozialetan
  • Sinplifikatu izapide administratibo guztiak dokumentazioaren atalean.

Nabarmentzekoa da ere cookie zein online galdetegien bitartez eskuratzen dugun informazio guzti-guztiak betetzen duela indarreko araudia.

Azken finean, espazio eguneratuago eta praktikoago bat sortu dugu gure kolaboratzaileak diren enpresa eta aholkularitzei zerbitzu hobea eskaintzeko.

Emaitza zuen gustukoa izatea espero dugu!

Lotutako berriak