Ikusi gure karpeta berri eta pertsonalizatua!

Dokumentazio-formatu berri eta praktikoagoa aurkeztera gatozkizu. Horren bidez, zerbitzurik onena eskaini ahalko diegu gure enpresa eta aholkularitza-enpresa lankideei, bai eta ingurumen-jasangarritasunean ekarpena egin ere.
Karpeta pertsonalizatu berria kartoiz dago eginda, % 100. Hori fabrikatzeko, 4 aldiz energia gutxiago erabili da aurreko karpeten aldean, eta, hala, karpetak, bere bizitza-ziklo osoan zehar, % 70 CO2 emisio gutxiago sortzen du.
Ekimen berri honen bitartez, alegia, erosketa jasangarriaren bitartez, Mutualiaren ZERO PLASTIKO konpromisoarekin bat egiten jarraitzen dugu, bai eta ingurumen-sentsibilizazioaren eta garapen jasangarriaren alde egiten ere.
Karpeta berriaren barruan, elkarteko kide izateko agiriez gain, honako hauek daude:
- Jarduketa-gidaliburu bat, laneko istripu bat gertatzen bada.
- Zugandik gertuen dagoen zentroa erakusten dizugu.
- Estranetean alta emateko modua, bai eta horren funtzioak ere.
- Jaso ezazu gure Prebentzio Sailak eskaintzen dituen zerbitzuen berri.
- Jaso ezazu gure prestazio ekonomikoen berri.
- Harremanetan jartzeko bideak.
Espero dugu zuen gustukoa izatea!
