Mutualiak IMPRESS (Improving management competences on Excellence based Stress avoidance and working towards Sustainable organisational development in Europe) egitasmoan parte hartzen du. Egitasmo hori Europar Batasunak finantzatzen du eta honako helburua du: bai erakundeetan bai maila pertsonalean ematen diren estres egoerak identifikatu eta tratatzeko berritzaileak diren baliabideak garatzea eta balioztatzea. Era berean langileak trebatu egingo dituzte lan-eremuan gerta daitezkeen estres egoerak identifikatu eta tratatzeko.
Hainbat lekutako erakundeek osatzen duten partzuergo europear bat ari da garatzen egitasmoa: Bilboko GAIA proiektu buru gisa, Riga East University Hospital, Letoniako Biedriba Eurofortis, IBK Management Solutions, International Industrial Consult, Municheko Ludwig-Maximilians Unibertsitatea, Irlandako Waterford Merkataritza Ganbera, Bartzelonako Unibertsitatea eta Mutualia.
Alde zientifikoa unibertsitateek garatzen dute, eta Mutualiak eta gainontzeko erakundeek, berriz, amaierako bezeroaren ikuspuntua eskaintzen dute eta garatzen ari diren tresnak probatzen doaz.
Hiru urteko proiektu hau 2017an hasi zen. Gaurdaino, maila pertsonalean eta erakunde mailan estresa baloratzeko tresnak sortu eta balioetsi dira. Berrikuntza gisa, maila pertsonalean arriskua baloratzeko tresnak (autoebaluaketa) emaitzen inguruko txosten pertsonala sortzen du eta estresa eragiten duten egoeren lanketan laguntzen du. Halaber, egun formakuntzaren edukiak garatzen ari dira maila desberdinetan. Epe ertainera froga pilotoak egitea aurreikusten da aldatu edo moldatu beharreko alderdiak identifikatzeko. Proiektuak aurrera darrai.

