Enpresetan tentsio-egoerak izaten dira, eta horiek ulermena zaildu eta ohiko dinamika korapilatzen dute. Egoera horiek, ez badira konpontzen, pertsona langileen osasunari eragin diezaiokete.
Talde heterogeneoetan lan egiteko beharrak eta egunero bizi ditugun egoera-aniztasunek gero eta gehiago eskatzen dute profesionalek agertzen diren gatazka-egoerei modu egokian erantzuteko ezagutza eta espezializazioa izatea, eta horrela, modu konstruktiboan eta positiboan, erakundean bizi diren eguneroko gatazka-egoerei aurre egitea.
Lehenik, Izaskun Angulok emozioak kontrolatzeko hainbat teknika garatuko ditu; teknika horien bidez, estres-sentsazioa eta emozioen kontzientzia-falta txikitzen ikasi ahal izango da. Gainera, denbora kudeatzeari begirako teknikak eta gure artean komunikatzeak duen garrantzia ere sakon landuko ditu, gure trebetasun sozialak sustatuz.
Ondoren, Maria Eugenia Ramos enpresetako Gatazken Kudeaketa gaiaz arituko da. Gatazkek eragin handia dute erakundean, bai maila ekonomikoan bai pertsona langileen ongizatean eta osasunean. Hori dela eta, beharrezkoa da haien berri izatea eta haiek kudeatzeko tresnak izatea; horrela, eragin negatiboak saihestuko ditugu. Imq Prevenciónek eta Gizagune Fundazioak sortutako tresna baten berri emango du, ICMA METODOA. Metodo horrek gatazka-egoerak sor ditzaketen erakundearen osagaiak neurtzen ditu, eta ageriko gatazka handien kasuan diagnostiko eraginkor bat ere egiten du.
Aukera hau aztertu nahi duten enpresa guztiak jardunaldietan izena ematera animatzen ditugu. Jardunaldia ekainaren 24an izango da, Bilbon, 9:30etik 13:30era. Jardunaldia non izango den egin aurreko egunetan jakinaraziko da.