Milaka urteko jakinduria txinatarra laneko sedentarismoari aurre egiteko
Lanaren kultura eta ongizatea kultura txinatarrean
Milaka urtetik hona, Txinako lanaren kultura oso lotuta egon da ahaleginaren eta ongizatearen arteko orekarekin. Filosofia taoistaren eraginez, antzinako langile txinatarrek ondo ulertzen zuten zeinen garrantzitsua zen jarduera eta errekuperazioa txandakatzea, eta horrela sortu ziren tai jia, txi kunga eta antzeko beste teknika batzuk. Berez, monje eta gerlariek erabiltzen zituzten diziplina horiek, gorputza eta adimena indartzeko, baina aldatu egin dira, eta, gaur egun, tresna irisgarri bihurtu dira gaur egungo lan-ingurunean osasuna hobetzeko.
Tai jia eta txi kunga lanean erabiltzeari buruzko ebidentzia zientifikoa
Gaur egun, gero eta kezkagarriagoa da laneko sedentarismoa; hori dela eta, tai jian eta txi kungean inspiratutako etenaldi aktiboak soluzio irisgarria eta eraginkorra dira. Teknika horiek mugimendu leunak, arnasketa kontrolatua eta meditazioa konbinatzen dituzte, eta horrek mesede egiten dio oreka fisikoari eta mentalari.
Ebidentzia zientifikoaren arabera, tai jiak eta txi kungak jarrera hobetu dezakete, min muskuloeskeletikoak murriztu, eta giltzaduren mugikortasuna areagotu. 2020an argitaratutako azterlan batek bi langile-talde konparatu zituen: egunean 10 minutuz tai jia egiten zuen langile-talde bat, eta jarduerarik egiten ez zuen kontrol-talde bat. Emaitzek frogatu zuten bizkarreko min gutxiago eta malgutasun handiagoa zutela egunean 10 minutuz tai jia egiten zutenek.
Horretaz gain, azterlan askok erakutsi dute teknika horiek muskulatura indartu dezaketela, koordinazioa eta oreka hobetu, eta laneko lesioak saihesten lagundu.
Tai jia eta txi kunga etenaldi aktibo gisa
Lanaldian tai jiko edo txi kungeko saio laburrak egiteko, ez da inbertsio handirik egin behar, eta laneko arriskuak prebenitzeko beste estrategia batzuekin konparagarriak diren onurak ekar ditzakete. Bi diziplina horiek “mugimendu-parentesitzat” har daitezke, sedentarismoari aurre egiteko hautabideen sortako beste tresna bat, indar-ariketak edo ibilaldi laburrak egiteko etenaldien parekoa. Lehen monjeek eta gerlariek erabiltzen zituzten teknika horiek, baina, orain, ohikoak bihurtu dira mundu osoko langileen osasuna hobetzeko.
Onurak eta gauzatzea
Tai jia eta txi kunga hautabide ekonomikoak eta onuragarriak dira laneko sedentarismoari aurre egiteko. Egunero eginez gero, osasun fisikoa eta mentala hobetzen da, eta produktibitatea eta kontzentrazioa handitzen dira. Etenaldi aktibo horiek lan-ingurune osasungarriagoa eta atseginagoa sortzen dute, eta, ondorioz, langileen ongizatea sustatzen da.
Jarri harremanetan gurekin, eta jakin nola inplementatu ditzakezun estrategia horiek eta nola egin dezakezun zure lan-ingurunea osasuntsuagoa eta produktiboagoa!
Bibliografia
- Cocchiara, R. A., Dorelli, B., Gholamalishahi, S., Longo, W., Musumeci, E., Mannocci, A., & La Torre, G. (2020). “Tai Chi and workplace wellness for health care workers: a systematic review”. International journal of environmental research and public health, 17(1), 343.
- Krause-Parello, C. A., Park, J., & Newman, D. (2024). “Examining Preliminary Efficacy of a Qigong Intervention in Veterans with Chronic Low Back Pain: A Randomized Controlled Pilot Study”. Pain Management Nursing.
