Itzuli

Etxeko langileen kotizazio berriak

% 20ko hobaria mantentzen da etxeko langileen kontratazioan. Etxeko langileen enplegatzaileek bazekiten, 2012 urtean gertakari arruntengatiko enpresa-ekarpenean % 20ko beherapena ezarri zenetik jakin ere, hobari horrek epemuga bat zuela, kasu honetan, 2014ko abenduaren 31a.

Baina, kontratazioa sustatzeko asmoz, zuzenketa bat sartu da 2015 urteko Aurrekontu Orokorretan, urte betez gehiagoz mantentzeko beherapen hori. Familia ugarien kasuan, % 45eraino zabaldu daiteke hobaria.
Neurri horrek onura handia dakarkie bai etxeko langileak kontratatuak dituzten partikularrei, eta baita hurrengo hilabeteetan kontratazioak egingo dituztenei ere.

Aipatutako kotizazio-hobariak aplikagarriak dira, kontuan hartu gabe kontratu-modalitatea, eta baliozkoak, bai aldi baterako kontratua duten langileen kasuan, eta baita kontratu finkoa dutenen kasuan ere. Ez zaizkie aplikatuko etxeko langileei, soilik, baldin eta enplegu-emaile bakoitzari hilean ematen dizkioten zerbitzuak 60 ordutik beherakoak badira, eta langileek hartu badituzte sistema horretako enkoadratze, kotizazio eta bilketa betebeharrak beren gain.
Ondoko tauletan adierazi dizkizuet zehaztutako tarteak, ordaindu beharreko kuotak eta urte betez gehiagoz baliatu daitekeen aurrezpena.

Tauletan jadanik jaso dira kotizazio-ehunekoetan egondako aldaketak, hala enplegu-emailearenean (% 19,85tik % 20,60ra), nola langilearenean (% 3,95tik % 4,10era) egondakoak; berebat, oinarrien eguneraketa ere, gora egin baitu Lanbide arteko gutxieneko

Lotutako berriak